2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena
Honen bidez, jakinarazten da ezen, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ekainaren 8ko 1656 Ebazpena betez, zeinaren bidez ebazten baita Francisco Javier Latasa Apezteguíak jarritako 22-02030 gora jotzeko errekurtsoa, kalifikazio-epaimahaiak erabaki zuela Nafarroako Aldizkari Ofizialean beste epe bat irekitzea, alegazioak aurkez zitezen epaimahai honek 2023ko ekainaren 30ean onetsitako azterketa praktikoaren behin-behineko emaitzen aurka. Epe berrian aurkeztutako alegazio batzuk partzialki onetsi zirenez, kalifikazio-epaimahaiak, 2024ko uztailaren 11n, izendapen proposamen berria egin zuen.
Berriozarko Udalean lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen Gobernu Batzarrak 2021eko abenduaren 22an, eta 2022ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an. Deialdiko probak amaituta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamen berria egin du izangai honen alde, puntuazio handiena eskuratu duen izangaia baita (hori guztia Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa bete beharrez): Francisco Javier Latasa Apezteguía.
Deialdiaren 7.1 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak Berriozarko Udaleko erregistro orokorraren bidez aurkezteko.
Berriozarren, 2024ko uztailaren 16an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2410952