1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
129E/2024 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Carmen Gómez Cía andrea izendatzen duena, bitarte baterako, Nafarroako Foru Ogasuneko Informazioa Eskuratzeko Bideak Kudeatu eta Kontrolatzeko Bulegoko buru.
Hala xedatzen baitu hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitatea, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak eman du txosten hori.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren 12. artikuluak emandako ahalmenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Carmen Gomez Cía andrea izendatzea, bitarte baterako, Nafarroako Foru Ogasuneko Informazioa Eskuratzeko Bideak Kudeatu eta Kontrolatzeko Bulegoko buru.
2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko uztailaren 4an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.
Iragarkiaren kodea: F2410699