158. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

7657/2024 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren aldi baterako ordezkoa izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak ezartzen duenez, Foru Administrazio Publikoko buruak hierarkikoki zer organoren menpe dauden, hari egokituko zaio haien ordezkapena, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.

Agindu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan.

Aipatu legezko manuarekin bat etorriz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan, haren ordez zerbitzuaren mendeko atalburua arituko da:

a) Langileriaren Kudeaketako Atala.

2. Ebazpen hau interesdunei eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko uztailaren 5ean.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

Iragarkiaren kodea: F2410807