1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
63/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Estíbaliz López Mariñelarena andrea, Analisi eta Plangintza Estrategikorako eta Politika Publikoen Koordinaziorako Ataleko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Estíbaliz López Mariñelarena andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Analisi eta Plangintza Estrategikorako eta Politika Publikoen Koordinaziorako Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Burutzan aritzeko azken eguna 2024ko uztailaren 2a izanen da.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko ekainaren 28an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2410571