158. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2600/2024 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, laneko arriskuen prebentzioko teknikarien lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 2894/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako laneko arriskuen prebentzioko teknikarien zazpi lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 572/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1842/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko ekainaren 20an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, laneko arriskuen prebentzioko teknikarien lanpostuan aritzeko: Asier Acuña Juanbeltz jauna, Gixane Grau Berastegui andrea, Susana Ganuza Mauleón andrea, Mayalen Ariz Gorriz andrea, Margarita Laita Rodríguez andrea, Ignacio Loperena Quiros jauna eta Francisco Javier Rabaz Irañeta jauna, denak txanda irekiko izangaiak.

2. Izendatutako izangaiek 2024ko irailaren 11n hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalean.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko uztailaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK
ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

GIDABAIMENA

ACUÑA JUANBELTZ, ASIER

Irekia

0071894

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

GRAU BERASTEGUI, GIXANE

Irekia

0071895

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

GANUZA MAULEON, SUSANA

Irekia

0071896

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

ARIZ GORRIZ, MAYALEN

Irekia

0071897

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

LAITA RODRIGUEZ, MARGARITA

Irekia

0071900

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

LOPERENA QUIROS, IGNACIO

Irekia

0071898

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

RABAZ IRAÑETA, FRANCISCO JAVIER

Irekia

0071899

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

Iragarkiaren kodea: F2410685