1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2599/2024 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 2807/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari teknikoen sei lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 345/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 13an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 2150/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 13an.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko ekainaren 20an.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostuetan aritu daitezen: Carmen Aguado Escribano andrea, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandako izangaia, eta Alberto Alonso Loureiro jauna, María Carmen Parrado Pérez andrea, Eider Ulayar Belza andrea, María Preboste Barbárin andrea eta Francisco Javier Chaler Blasco jauna, txanda irekiko izangaiak. Izan ere, haiek dira bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen diren eta probak gainditu dituzten izangaiak.
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izangaiek 2024ko irailaren 2an jabetu beharko dute lanpostuaz, bakoitzari dagokionaren arabera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko, Lurralde Kohesiorako edo Ekonomia eta Ogasuneko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietan.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko, Lurralde Kohesioko eta Ekonomia eta Ogasuneko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko uztailaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | GIDABAIMENA |
AGUADO ESCRIBANO, CARMEN | Desgaitasuna dutenentzako txanda | 0005496 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA Z.N. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | |
ALONSO LOUREIRO, ALBERTO | Irekia | 0003969 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | LANDA GARAPENEKO Z.N. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X |
PARRADO PEREZ, MARIA CARMEN | Irekia | 0010233 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | LANDA GARAPENEKO Z.N. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X |
ULAYAR BELZA, EIDER | Irekia | 0010210 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | LANDA GARAPENEKO Z.N. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X |
PREBOSTE BARBARIN, MARIA | Irekia | 0010391 | LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA | TOKI ADMINISTRAZIOAREN ETA DESPOPULAZIOAREN Z.N. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | |
CHALER BLASCO, FCO JAVIER | Irekia | 0010350 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | KONTU-HARTZAILETZAKO Z.N. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | |
Iragarkiaren kodea: F2410683