158. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2598/2024 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena bidezkoa dela izangaiak kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2958/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaileen lau lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 583/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 2006/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 13an.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko ekainaren 20an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Txanda irekiko izangai hauek kontratatzea, lan araubidean eta lanaldi partzialeko kontratuarekin, zaintzaileen lanpostuetan aritu daitezen: Ana Marcela Vera Mazo andrea, María Lourdes Tambo Martínez andrea eta María Inmaculada Lasierra Crespo andrea.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Lan araubideko lanaldi partzialeko kontrataziorako izangaiek 2024ko irailaren 2an izenpetu beharko dute kontratua, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko uztailaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN
ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

VERA MAZO, ANA MARCELA

Irekia

0003230

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

SAN JOSE ZENTROA

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

IRUÑA

EREMU MISTOA

TAMBO MARTINEZ, MARIA LOURDES

Irekia

0003251

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

SAN JOSE ZENTROA

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

IRUÑA

EREMU MISTOA

LASIERRA CRESPO, MARIA INMACULADA

Irekia

0011508

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

SAN JOSE ZENTROA

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

IRUÑA

EREMU MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2410682