1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2569/2024 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, sukaldarien lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 2936/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldarien bederatzi lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 573/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1877/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko ekainaren 14an.
María Antonia Garbalena Alegría andrea ezin da izendatu ez duelako betetzen deialdiaren 2.1.1.c. baldintza.
Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Txanda irekiko izangai María Inmaculada Fernández Chivite andrea, Elena Eslava Ochoa andrea, Javier Garciandía Irañeta jauna, Carolina Marcos Ruiz andrea, María Irene Blanco Catalá andrea, Ignacio Ciga Tellechea jauna, Raquel Martiartu Fernández andrea eta Antonio Galipienzo Morales jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, sukaldarien lanpostuetan aritzeko.
2. Izendatutako izangaiek 2024ko irailaren 2an jabetu beharko dute lanpostuaz, dela Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan, dela Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalean (Santa Soria kalea 2, 31200 Lizarra), dela Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean, kasuan kasukoan.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen zerbitzura, Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalera, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko uztailaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Jiménez Palacios.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA |
FERNANDEZ CHIVITE, MARIA INMACULADA | Irekia | 0071238 | OSASUN DEPARTAMENTUA | GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA | FUNTZIONARIOA | LIZARRA | EREMU MISTOA |
ESLAVA OCHOA, ELENA | Irekia | 0003077 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | EL VERGEL ZAHAR EGOITZA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
GARCIANDIA IRAÑETA, JAVIER | Irekia | 0071350 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
MARCOS RUIZ, CAROLINA | Irekia | 0068752 | OSASUN DEPARTAMENTUA | GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA | FUNTZIONARIOA | LIZARRA | EREMU MISTOA |
BLANCO CATALA, MARIA IRENE | Irekia | 0071352 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
CIGA TELLECHEA, IGNACIO | Irekia | 0068754 | OSASUN DEPARTAMENTUA | GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA | FUNTZIONARIOA | LIZARRA | EREMU MISTOA |
MARTIARTU FERNANDEZ, RAQUEL | Irekia | 0071354 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
GALIPIENZO MORALES, ANTONIO | Irekia | 0068755 | OSASUN DEPARTAMENTUA | GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA | FUNTZIONARIOA | LIZARRA | EREMU MISTOA |
Iragarkiaren kodea: F2410520