158. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2546/2024 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira eta kontratazioa egitea bidezkoa dela ezartzen baita, eskolazainen lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 147/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 962/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko martxoaren 12an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 1378/2024 Ebazpenaren bidez, bertan azaltzen ziren izangaietako batzuk funtzionario izendatu ziren eta erabaki zen beste batzuk lan-kontratudun finkoen araubidean eta lanaldi partzialean kontratatzea.

Aipatzekoa da Endika Aramburu Bergua jaunak, Pedro José Gordillo Herrera jaunak, María José Lizaso Zalba andreak eta Berta Fernández Senosiáin andreak uko egin diotela aipatutako hautapen-prozesuari.

Era berean, Ana Elena López Villar andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, horretarako epearen barruan eta lanpostuaz jabetzeko egunetik aurrerako ondorioekin, Administrazio honetan beste lanpostu batean ari zelako.

Deialdiaren 9.4 oinarriaren arabera, funtzionario edo lanaldi partzialeko langile lan-kontratudun finko bihurtzen diren izangaien kasuan, lanpostua benetan bete gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, haiek eskatuta, lanpostuaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen den egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan, dagokion lanpostu hutsa bete eginen da, deialdiaren 8.4 apartatuan xedatutakoaren arabera.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta horretan oinarrituta, 2024ko ekainaren 13an, izangaien zerrendan ondo-ondotik ageri ziren izangaiak izendatzeko eta kontratatzeko proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan.

Adierazi behar da ezen, proposatutako izangaien artean, María Belén Urteaga Olano andreak, ezinbesteko arrazoia alegatuta, epearen zenbaketa etetea eskatu duela, aipatutako arrazoia desagertu arte.

Gainerako izangaiek epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena eta kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. María Asunción Goyeneche Haro andrea eta David Antoñana Garralda jauna Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, eskolazainen lanpostuan aritzeko.

2. Amaia Soto Martínez andrea eta María Nieves García Cortés andrea kontratatzea, lan-kontratudun finkoaren araubidean eta lanaldi partzialean.

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2024ko irailaren 2an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lan-kontratudun finkoaren araubidean eta lanaldi partzialean kontratuko diren izangaiek 2024ko irailaren 2an izenpetu beharko dute kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak edo kontratua sinatzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

5. Epearen zenbaketa etetea María Belén Urteaga Olano andrearentzat, egiaztatu duen ezinbesteko arrazoia desagertu arte.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

7. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko ekainaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SEXU
DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GOYENECHE HARO, MARIA ASUNCION

0030900

Hezkuntza Departamentua

Martzilla-Marqués de Villena BHI

Funtzionarioa

Martzilla

Eremu ez-euskalduna

X

ANTOÑANA GARRALDA, DAVID

0034090

Hezkuntza Departamentua

Tutera-Torre Monreal HBIP

Funtzionarioa

Tutera

Eremu ez-euskalduna

X

SOTO MARTINEZ, AMAIA

0038965

Hezkuntza Departamentua

Elizondo-Elizondo Lanbide Eskola IBP

NGko lan-kontr. finkoa lp.

Elizondo

Eremu mistoa

X

GARCIA CORTES, MARIA NIEVES

0037463

Hezkuntza Departamentua

Garralda-DBHI

NGko lan-kontr. finkoa lp.

Garralda

Eremu euskalduna

X

Iragarkiaren kodea: F2410481