1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2545/2024 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, eskolazainen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2951/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako eskolazainen lau lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 579/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1837/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuan sartzen ahal diren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko ekainaren 10ean.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Txanda irekiko izangai hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, eskolazainen lanpostuetan aritu daitezen: Tomás Ruata Martín jauna, Koldo Pernaut Lerga jauna, Juan María Recalde Arrechea jauna eta Javier Fermín Navarro Gutiérrez jauna.
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek 2024ko irailaren 2an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko ekainaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA |
RUATA MARTIN, TOMAS | Irekia | 0035637 | Hezkuntza Departamentua | Viana-Ricardo Campano IP | Funtzionarioa | Viana-ibiltaria | Eremu ez-euskalduna | X |
PERNAUT LERGA, KOLDO | Irekia | 0035730 | Hezkuntza Departamentua | Corella-Alhama BHI | Funtzionarioa | Corella | Eremu ez-euskalduna | X |
RECALDE ARRECHEA, JUAN MARIA | Irekia | 0035733 | Hezkuntza Departamentua | Corella-Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola | Funtzionarioa | Corella | Eremu ez-euskalduna | X |
NAVARRO GUTIERREZ, JAVIER FERMIN | Irekia | 0035832 | Hezkuntza Departamentua | Tutera-ETI IBP | Funtzionarioa | Tutera | Eremu ez-euskalduna | X |
Iragarkiaren kodea: F2410475