1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2475/2024 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira eta kontratazioa egitea bidezkoa dela ezartzen baita, gizarte langileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 2809/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako gizarte langileen bi lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 555/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 13an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 2226/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 29an.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen edo kontratazio proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko ekainaren 6an.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da haien izendapena edo kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangai Nerea Pérez Tristán andrea eta txanda irekiko izangai María Concepción Guerendiain Díez de Ulzurrun andrea, Nuria Oteiza Echeverría andrea, María Latasa Urbistondo andrea, Sergio Errotaberea Pacha jauna, Casilda Teresa Muruzábal Zalba andrea, Ana José López Urman andrea eta Aranzazu Enciso Echalecu andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea gizarte langileen lanpostuetan aritzeko, puntuazio handiena duten eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak direlako.
2. María Cristina Orayen Cía andrea lan-kontratudun finkoaren araubidean eta lanaldi partzialean kontrata dadila ezartzea.
3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izendatutako izangaiek 2024ko irailaren 2an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, bakoitzak dagokion tokian, hau da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko edo Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean, oinarrizko osasun-laguntzako taldeetan, Osasun Mentaleko Profesionalen Zerbitzuan edo Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan.
Lan araubidean eta lanaldi partzialarekin kontratatuko den izangaiak, berriz, 2024ko irailaren 2an sinatu beharko du kontratua Osasun Mentaleko Profesionalen Zerbitzuan.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak edo kontratua sinatzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
5. Ebazpen hau igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko edo Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Oinarrizko Gizarte Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Osasun Mentaleko Profesionalen Zerbitzura, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko ekainaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
PEREZ TRISTAN, NEREA | Desgaitasuna dutenentzako txanda | 0003201 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | EKONOMIA SOZIALEKO ETA LANEKO ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | | | |
GUERENDIAIN DIEZ DE ULZURRUN, MARIA CONCEPCION | Irekia | 0072328 | OSASUN DEPARTAMENTUA | OSASUN MENTALA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X | | |
OTEIZA ECHEVERRIA, NURIA | Irekia | 0071782 | OSASUN DEPARTAMENTUA | ARROTXAPEKO OOLT | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X | | |
LATASA URBISTONDO, MARIA | Irekia | 0067140 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X | | |
ERROTABEREA PACHA, SERGIO | Irekia | 0010353 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | JUSTIZIA ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X | | |
MURUZABAL ZALBA, CASILDA TERESA | Irekia | 0010223 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X | | |
LOPEZ URMAN, ANA JOSE | Irekia | 0010111 | MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEPARTAMENTUA | BAKEAREN, BIZIKIDETZAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | | Euskara, C1 | X |
ENCISO ECHALECU, ARANZAZU | Irekia | 0010471 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X | | |
ORAYEN CIA, MARIA CRISTINA | Irekia | 0073065 | OSASUN DEPARTAMENTUA | "N. ZUBIETA" HAUR ETA GAZTEEN EGUNEKO OSP. | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, L.P. | IRUÑA | EREMU MISTOA | X | | |
Iragarkiaren kodea: F2410297