158. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2473/2024 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, soziologoen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 2704/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako soziologoen bost lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 333/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 13an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1841/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuan sartzen ahal diren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko ekainaren 6an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Txanda irekiko izangai Raquel González Eransus andrea, Laura Rufina Pérez Villanueva andrea, Sara Soto Ahechu andrea, Víctor Iraceburu Zazpe jauna eta Iker Ojer Lora jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, soziologoen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzea.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko irailaren 2an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, bakoitzak dagokion tokian, hau da, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian edo Nafarroako Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalean.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko ekainaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

GIDABAIMENA

GONZALEZ ERANSUS, RAQUEL

Irekia

0010123

Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua

Nafarroako Gazteriaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

X

PEREZ VILLANUEVA, LAURA RUFINA

Irekia

0010217

Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua

Turismo ZN

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

SOTO AHECHU, SARA

Irekia

0011027

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua

Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko ZN

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

X

IRACEBURU ZAZPE, VICTOR

Irekia

0010333

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua

Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko ZN

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

OJER LORA, IKER

Irekia

0009271

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua

Nafarroako Estatistika Institutua

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

Iragarkiaren kodea: F2410270