158. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2425/2024 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita bidezkoa dela Elena Hurtado Ripero andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzailearen lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 148/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 963/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukaturik, kalifikazio-epaimahaiak izendapen eta kontratazio proposamena aurkeztu zuen, bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldekoa, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 25ean emandako 288/2024 Ebazpenaren bidez eta apirilaren 24ko 1562/2024 Ebazpenaren bidez egin ziren haien izendapenak eta kontratazioak.

María Lourdes Astiz Arano andreak eta Gemma Martínez Gracia andreak uko egin diote aipatutako hautapen-prozesuari, eta Victoria Eugenia Recalde Baigorri andreari borondatezko eszedentzia eman zaio lanpostuaz jabetzeko egunetik aurrera, Administrazio honetako beste lanpostu batean ari delako.

Beraz, deialdiaren oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, 2024ko maiatzaren 24an argitaratu zen, deialdiaren web-fitxan, bigarren izendapen proposamen osagarria, bertan Natividad Álvarez García andrea, Ana María Muñoz García andrea eta Elena Hurtado Ripero andrea jasota, haiek baitziren hurrengoak izangaien zerrendan.

Natividad Álvarez García andreak uko egin dio aipatutako hautapen-prozesuari.

Bestalde, Ana María Muñoz García andreak, ezinbesteko arrazoi bat alegatuta, eskatu du epearen zenbaketa eten dadila aipatutako egoera desagertu arte.

Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da haiek kontratatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Elena Hurtado Ripero andrea kontratatzea lan-kontratudun finkoaren araubidean eta lanaldi partzialean, eta plantilla organikoan 3239 zenbakia duen lanpostua esleitzea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako San José zentroari atxikia eta destinoa Iruñean duena.

2. Izangaiak 2024ko abuztuaren 12an izenpetu beharko du kontratua Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.

Lan-kontratua sinatzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Epearen zenbaketa etetea Ana María Muñoz García andrearentzat, egiaztatu duen ezinbesteko arrazoia desagertu arte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko ekainaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2410378