158. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2383/2024 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena eta kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, gizarte langileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 93/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 899/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 19an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 1127/2024 Ebazpenaren bidez, bertan azaltzen ziren izangaiak izendatu eta kontratatu ziren.

María Concepción Guerendiain Díez de Ulzurrun andreak, Casilda Teresa Muruzábal Zalba andreak eta María Mercedes Lorenzo Tolosa andreak uko egin diote hautapen-prozesuari; Ana Carmen Chávarri Ancín andreari, Ana Cristina Compains Beaumont andreari eta Cristina Jarauta Alayeto andreari borondatezko eszedentzia eman zaie, lanpostuaz jabetzeko egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio bereko beste lanpostu baten titularrak direlako.

Deialdiaren 9.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 8.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Beraz, azaldutakoarekin bat, bidezkoa da probak gainditu dituzten izangaien zerrendako hurrengo izangaiek betetzea lanpostu hutsak eta, horregatik, 2024ko maiatzaren 17an izendapen edo kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, izangaien zerrendako hurrengo izangaien aldekoa.

Gero, María Isabel Abad Martínez andreak uko egin zion hautapen-prozesuari, eta, beraz, bigarren izendapen edo kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen 2024ko ekainaren 6an, izangaien zerrendako hurrengo izangaiaren aldekoa.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena eta kontratazioa egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. María Asunción Chueca Escribano andrea, Begoña Maqueda Cirauqui andrea eta María Elena Olleta Soto andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, gizarte langileen lanpostuetan aritzeko.

2. María Aranzazu Irazoqui Iriarte andrea María Victoria Astrain Azparren andrea eta Virginia Landiribar Rodríguez andrea kontratatzea, lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoaren araubidean.

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2024ko abuztuaren 12an jabetu beharko dute lanpostuaz, dagokionaren arabera, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean, oinarrizko osasun-laguntzako talde bakoitzean edo Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalean (Tarazona errepidea 4, 31500 Tutera).

Lan-kontratudun finkoaren araubidean eta lanaldi partzialarekin kontratatuko diren izangaiek 2024ko abuztuaren 12an sinatu beharko dute kontratua Oinarrizko Gizarte Laguntzako Profesionalen Zerbitzuan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak edo kontratua sinatzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

5. Adieraztea Virginia Landiribar Rodríguez andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.

6. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Oinarrizko Gizarte Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Osasun Mentaleko Profesionalen Zerbitzura, Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

7. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko ekainaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTU HUTSAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

CHUECA ESCRIBANO, MARIA ASUNCIÓN

0073000

OSASUN DEPARTAMENTUA

CINTRUENIGOKO OOLT

FUNTZIONARIOA

CINTRUÉNIGO

EREMU EZ-­EUSKALDUNA

X

MAQUEDA CIRAUQUI, BEGOÑA

0006568

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

B

OLLETA SOTO, MARÍA ELENA

0071732

OSASUN DEPARTAMENTUA

REINA SOFíA OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

TUTERA

EREMU EZ-­EUSKALDUNA

X

ASTRAIN AZPARREN, MARÍA VICTORIA

0073048

OSASUN DEPARTAMENTUA

VIANAKO OOLT

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, L.P.

VIANA

EREMU EZ-­EUSKALDUNA

X

IRAZOQUI IRIARTE, MARÍA ARÁNZAZU

0070877

OSASUN DEPARTAMENTUA

ZARAITZUKO OOLT

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, L.P.

EZKAROZE

EREMU MISTOA

X

LANDIRIBAR RODRIGUEZ, VIRGINIA

0070878

OSASUN DEPARTAMENTUA

AURIZKO OOLT

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, L.P.

AURITZ

EREMU EZ-­EUSKALDUNA

X

E B2

Iragarkiaren kodea: F2409976