1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
210E/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira, batetik, Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoaren osaera, eta bestetik, Osasuneko kontseilariaren urriaren 8ko 224/2015 Foru Agindua, Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa sortu zuena.
Osasuneko kontseilariaren urriaren 8ko 224/2015 Foru Aginduaren bidez (2015eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 16koa), Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa sortu zen. Zioen azalpenean dioen bezala, Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu erkideen zorroaren barnean, zeina irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen, giza ugalketa lagunduaren tratamenduei dagokienez, enbrioiak ezarri aurreko diagnostiko genetikoaren teknika dago sartuta giza ugalketa lagunduaren tekniken artean.
Aipatutako batzordea Laguntza bidezko giza ugalketarako teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legearen xedapenei jarraituz eratu zen, helburu honekin: aztertzea zein den enbrioiak ezarri aurreko diagnostiko genetikoaren egoera eta zer kasutan baliatzen ahal den teknika horretaz Foru Komunitatean.
Aholku batzordearen osaera aldatuz joan da denboran zehar, eta azken aldaketa Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 8ko 151E/2023 Foru Aginduaren bidez egindakoa izan da, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoaren osaera.
Foru agindu honen bidez, beharrezkoak diren aldaketa batzuk egin behar dira, batzordean parte hartzen duten zuzendaritza-postuetan gertatu diren aldaketetara egokitzeko.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluarekin bat,
AGINTZEN DUT:
1.–Aldatzea Osasuneko kontseilariaren urriaren 8ko 224/2015 Foru Agindua, Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa sortzen duena; horrenbestez, 2. apartatua honela idatzita geldituko da:
"2. Ondoko kide hauek osatuko dute Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa:
–Jesús María Zabaleta Jurío jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Laguntza bidezko Ugalketaren Unitateko koordinatzailea, zeina batzordeko lehendakaria izanen baita.
–Carolina Vicente Porcel andrea, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), zeina batzordeko idazkari lanak eginen baititu, eta, kargu horren ordezko gisa, Javier Alecha Hernández jauna, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko burua.
–Patricia Serra Arbeloa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuko burua.
–Miren Arántzazu Arteche Andrés andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala, Marta Martín Vizcaíno andrea ordezkatuz.
–María Antonia Ramos Arroyo andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Genetika Medikoaren Zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialista/albokoa.
–Juan Carlos Muruzábal Torquemada jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko burua.
–Javier Blázquez Ruiz jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Asistentziaren Etikako Batzordeko burua eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbidearen Filosofiako katedraduna.
–Laura Terreros Blanco andrea, Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuko mediku ikuskatzailea.
–María Oiza Solano andrea, Osasun Jardueren Ikuskapenerako Ataleko burua, María Fe Idoate Cervantes andrea ordezkatuz".
2.–Foru agindu hau igortzea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Osasuneko zuzendari nagusiari, eta jakinaraztea Miren Arántzazu Arteche Andrés andreari eta María Oiza Solano andreari.
3.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko uztailaren 4an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2410697