1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2380/2024 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 86/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 907/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal zen izangaia adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko abenduaren 22an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 672/2024 Ebazpenaren bidez, bertan azaltzen ziren izangaiak izendatu ziren.
Izendatutako izangaietako biri borondatezko eszedentzia eman ondoren, lanpostuaz jabetzeko egunetik aurrerako ondorioekin, izendapen osagarrirako proposamena argitaratu zen deialdiaren web fitxan. María Yolanda Izpura Zabalza andrea eta María Carmen Salas Ibarrola andrea jaso ziren proposamen horretan, zerrendako hurrengo izangaiak direlako.
María Carmen Salas Ibarrola andreak uko egin zion hautaketa-prozesuari, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 1540/2024 Ebazpenaren bidez, María Yolanda Izpura Zabalza andrea funtzionario izendatu zen.
Ondoren, María Yolanda Izpura Zabalza andreari borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaz jabetzeko egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetako beste lanpostu batean zerbitzuak ematen ari delako.
Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea, Eva Susana Artola Vela andrea eta María Lourdes Beltrán Asensio andrea bertan jasota, zerrendako hurrengo izangaiak direlako.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Eva Susana Artola Vela andrea eta María Lourdes Beltrán Asensio andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko.
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek 2024ko abuztuaren 12an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, bakoitzari dagokion tokian: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuan edo Oinarrizko Osasun-laguntzako Preofesionalen Zerbitzuan.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza), Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko ekainaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA |
ARTOLA VELA, EVA SUSANA | 0068900 | Osasun Departamentua | Oinarrizko Osasun Laguntza | Funtzionarioa | Iruña | Eremu mistoa | |
BELTRÁN ASENSIO, MARÍA LOURDES | 0062790 | Osasun Departamentua | O-NOZeko Zerbitzu Zentralak | Funtzionarioa | Iruña | Eremu mistoa | |
Iragarkiaren kodea: F2409902