1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2000E/2024 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, akats bat zuzentzen duena ebazpen honetan: 1722E/2024 Ebazpena, ekainaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Eugenio Vicente Vila Sánchez jauna izendatzen duena, bitarte baterako, Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Administrazio Ataleko buru.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 14an emandako 1722E/2024 Ebazpenaren bidez, Eugenio Vicente Vila Sánchez jauna izendatu zen, bitarte baterako, Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Administrazio Ataleko buru.
Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Akats bat atzeman da xedapen horretan, eta bidezkoa da hura zuzentzea.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 14an emandako 1722E/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Eugenio Vicente Vila Sánchez jauna izendatu zen, bitarte baterako. Hauxe da zuzenketa:
Honako hau dioen tokian: "Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Administrazio Ataleko buru".
Honako hau behar du: "Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Ataleko buru".
2. Ebazpen hau Eugenio Vicente Vila Sánchez jaunari jakinaraztea, eta igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko uztailaren 9an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2410806