1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
72/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez adierazten baita nork izan behar duen Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuko ordezkariaren ziurtagiri digitala.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak administrazio publiko denen funtzionamendua aldatu zuten, administrazio erabat elektronikoaren alde egiten baitute.
Erregulazio hori ikusita, eta ikusita komenigarria dela departamentu bakoitzak kudeatu dezala ordezkariaren sinadura elektronikoa, Nafarroako Gobernuak, 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zien foru agindu bidez adieraz dezaten nork izanen duen departamentu bakoitzaren ordezkariaren ziurtagiri ofiziala. Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere errebokatu daitezkeela.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko ordezkariaren ziurtagiri digitala izan dezaten: Maite Domínguez Muguiro andrea, Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusia; Araceli Castejón Menéndez andrea, Kobrantza eta Ordainketa Bulegoko burua, Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko Diruzaintza Atalean; eta Javier Miqueleiz Garayoa jauna, departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Administratiboaren Ataleko burua.
2. Izendapen horiek noiznahi errebokatzen ahalko dira.
3. Indarrik gabe uztea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 20ko 18/2019 Foru Agindua, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak izendatzen eta errebokatzen dituena.
4. Foru agindu hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko uztailaren 2an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2410562