1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1722E/2024 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Eugenio Vicente Vila Sánchez jauna Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 22.1 artikuluaren arabera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarrean dagoen berariazko araudiarekin bat beteko dira osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak (estatutu horiek irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren).
Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, erregelamenduzko sistemaren bidez bete bitartean.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Eugenio Vicente Vila Sánchez jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2024ko ekainaren 17tik aurrera ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau Eugenio Vicente Vila Sánchez jaunari jakinaraztea, eta igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko ekainaren 14an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2409741