1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
167/2024 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak izendatzen dituena. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 21eko 328/2023 Ebazpenaren bidez egin zen deialdia.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 21eko 328/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egin zen.
Deialdiaren zortzigarren oinarriaren arabera, hautatutako pertsonak lau urterako izendatuko dira zuzendari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez, zeina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita. Halaber, ezartzen du izendapenak eta jabetza hartzeak 2024ko uztailaren 1etik aitzina izanen dituztela ondorioak.
Horretarako eratutako hautapen batzordeetako buruek zerrenda bat igorri zuten Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, hautatutako izangai guztien izenak eta bakoitzaren hautagaitza zer ikastetxetarako den adierazita; hori guztia, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 21eko 328/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren barnean.
Bestetik, lehenengo oinarriaren arabera, izendapenaren aurretik nahitaezkoa da zuzendaritza eginkizuna betetzeko gaitasunei buruzko prestakuntza programa bat gainditzea, eta izendapenaren eguna baino lehen aurkeztu behar da egiaztapena.
Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 31ko 146/2024 Ebazpenaren bidez, ebazpenaren egunera arte prestakuntza egiaztatu zuten zuzendariak izendatu ziren, deusetan galarazi gabe aurrerago izendapen gehiago egin ahal izatea, interesdunek prestakuntza egiaztatu ahala.
Zuzendaritza eginkizuna betetzeko gaitasunei buruzko prestakuntza ikastaroaren egiaztapena aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da prestakuntzaren egiaztapena 2024ko maiatzaren 31ren ondoren aurkeztu duten pertsonak izendatzea, eta aurkeztu ez dutenak baztertzea.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ikastetxe publikoetako zuzendariak izendatzea, lau urterako, 2024ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin eta I. eranskinaren arabera, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 21eko 328/2023 Ebazpenaren bidez egindako deialdian sartu diren Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetarako.
2. II. eranskinean adierazitako izangaiak baztertzea, ez dutelako egiaztatu zuzendaritza eginkizuna betetzeko gaitasunei buruzko prestakuntza programa bat gainditu izana, abuztuaren 12ko 65/2022 Foru Aginduaren 10.6). artikuluan ezarritakoaren arabera, eta deialdiaren lehenengo oinarriarekin bat.
3. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpena eta eranskinak nafarroa.eus-eko fitxan argitaratzea, helbide honetan: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/informacion-laboral-rrhh.
5. Ebazpena eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Prestakuntza eta Kalitate Atalera, bai eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera ere, behar diren ondorioak izan ditzaten.
6. Ebazpen honen eta bere aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
Iruñean, 2024ko uztailaren 1ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
I. ERANSKINA.–HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXE PUBLIKOAK
HERRIA | IKASTETXEA | DEITURAK ETA IZENA |
AMAIUR | AMAIURKO HLHIP | SALBOTX ALEGRIA, NORA |
GOIZUETA | ANDRÉS NARBARTE XALTO HLHIP | LECUONA LUJANBIO, OLAIA |
II. ERANSKINA.–HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXE PUBLIKOAK
HERRIA | IKASTETXEA | DEITURAK ETA IZENA |
ATARRABIA | ATARGI HLHIP | ICHASO GAZPIO, SERGIO |
BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUAK ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUAK
HERRIA | IKASTETXEA | DEITURAK ETA IZENA |
CASTEJÓN | CASTEJONGO DBHI | PÉREZ CHIVITE, JOAQUÍN |
Iragarkiaren kodea: F2410530