1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
165/2024 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez betearazten baita 17E/2024 Ebazpena, maiatzaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana.
Ignacio Rodríguez Fernández jaunak parte hartu zuen sarrera irekiko hautapen-prozedura batean, Saxofoi espezialitatean (gaztelaniaz), Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegokoan. Hain zuzen, prozedura onetsi zen Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 3an emandako 243/2022 Ebazpenaren bidez.
Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 30eko 17E/2024 Ebazpenaren bidez, baietsi zen Ignacio Rodríguez Fernández jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Izan ere, errekurtso horrek aurka egiten dio hautapen-epaimahaiak emandako puntuazioen behin betiko baturaren aktari, kidego hauetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruko lanpostuetan, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bide sartzeko hautapen-prozeduran: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailerreko irakasleak eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak.
Maiatzaren 30eko 17E/2024 Ebazpenaren 8. zuzenbideko oinarriak adierazten du prozeduraren hautapen-epaimahaiaren txostenak justifikatzen duela baremoa behar bezala aplikatu dela, puntuazioen behin betiko baturaren akta onesteko unean haren zerbitzu-orrian jasotako informazioaren arabera. Hala ere, Iruñeko "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionaleko zuzendariaren txostenek adierazten dutenez, Ignacio Rodríguez Fernández jauna Jazzaren Hastapena zerrendatik kontratatu zuten arren (araudiak ez du espezialitate hori aitortzen), kontratazio-aldi horietan Saxofoi espezialitateko (594) irakasle izan zen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan.
Beraz, ondorioztatu behar da Ignacio Rodríguez Fernández jaunari egindako merezimenduen balorazioa ez zela zuzena izan, eta Rodríguez jaunak egindako zerbitzuak, hau da, "Jazzaren Hastapena" irakasgaiari dagokion zerbitzu-orriko esperientzia, "Saxofoi" espezialitateko esperientziatzat hartu behar direla, eta, beraz, puntuazioen behin betiko baturaren aktan espezialitate horretako lanbide-esperientziari dagokion puntuazioa esleitu behar zaiola, epaimahaiak 2024ko apirilaren 26an emandako txostenaren arabera. Txosten horretan ezartzen denez, 12,0000 puntu dagozkio, behin betiko balorazioan argitaratutako 9,2000 puntuen aldean.
Ondorioz, eta maiatzaren 30eko 17E/2024 Ebazpena betez, bidezkoa da Ignacio Rodríguez Fernández izangaiaren puntuazioa aldatzea eta 12,0000 puntu ematea merezimenduen behin betiko balorazioaren guztizkoan. Hala, Ignacio Rodríguez Fernández jauna sartzen da Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan, Saxofoi espezialitatean (gaztelaniaz), probak gainditu dituzten pertsonen kidego, espezialitate eta hizkuntzaren araberako zerrenda bakarrean. Zerrenda hori onetsi zen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 167/2023 Ebazpenaren bidez.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 30eko 17E/2024 Ebazpena betearaztea, eta Ignacio Rodríguez Fernández jauna sartzea Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan, Saxofoi espezialitatean (gaztelaniaz), probak gainditu dituzten pertsonen kidego, espezialitate eta hizkuntzaren araberako zerrenda bakarrean. Zerrenda hori onetsi zen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 167/2023 Ebazpenaren bidez.
2. Ignacio Rodríguez Fernández jauna probak gainditu dituzten pertsonen kidego, espezialitate eta hizkuntzaren araberako zerrenda bakarrean sartzeak esan nahi du lanpostua lortu duela Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan, Saxofoi espezialitatean (gaztelaniaz) sartzeko hautapen-prozeduran, zeina onetsi baitzen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 243/2022 Ebazpenaren bidez.
3. Ignacio Rodríguez Fernández jauna karrerako funtzionario izendatzea.
Karrerako funtzionario izendatzeak ondorioak izanen ditu 2023ko irailaren 1etik aurrera.
4. Ebazpen hau Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-eremuko lanpostuetan, karrerako funtzionarioari dagokion titulua egin dezan. Deialdia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 243/2022 Ebazpenaren bidez onartu zen.
5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren fitxan, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es/eu/).
6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura.
7. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, behar diren ondorioetarako, eta adieraztea ez duela administrazio-bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzenduta, soilik Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 30eko 17E/2024 Ebazpena betetzeari buruzko alderdiei dagokienez; errekurtso hori jartzeko, hilabeteko epea izanen da, ebazpen honen jakinarazpenaren hurrengo egunetik hasita.
Iruñean, 2024ko ekainaren 27an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
Iragarkiaren kodea: F2410411