1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
161/2024 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea onesten duena.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 31ko 130/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdia. Ebazpen hori 2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 27koan.
Deialdi horren hamargarren oinarriak ezartzen duenez, Hezkuntza Departamentuak praktiketako funtzionario izendatuko ditu hautatutako izangaiak, eta destinoa esleituko die Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan egin ditzaten, baldin eta salbuetsita ez badaude edo, salbuetsita egonik ere, horietan parte hartzea erabakitzen badute.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 14ko 191/2023 Ebazpenaren bidez, praktiketako funtzionarioak izendatu ziren, praktikaldia egitetik salbuetsita dauden izangaiak deklaratu ziren, eta destinoa esleitu zitzaien Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko hautapen prozedura gainditu zutenei.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak uztailaren 12an emandako 190/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdiko praktikaldia arautu zen.
Praktikaldia amaitu eta gero, kalifikazio batzordeak praktiketako funtzionarioen zerrenda eta lortu duten kalifikazioa igorri dizkio Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari.
Egiaztaturik praktikaldian "gai" kalifikazioa jaso duten izangaiek eta praktikak egitetik salbuetsita daudenek betetzen dituztela hautaprobaren deialdian ezarritako baldintza orokorrak eta berariazkoak, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 31n eman 130/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdi horren hamabigarren oinarriarekin eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 48.4 artikuluarekin bat etorriz (dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartu, igo eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den araubide iragankorra arautzen).
Era berean, bidezko da aipatu deialdian hautaturiko izangaien zerrenda Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea, hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.
Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionarioen izendapenak 2024ko irailaren 1ean hartuko du indarra.
Horiek horrela, eta Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 31ko 130/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Horrez gain, praktikaldian "gai" deklaratzen dira ebazpen honetako eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonak, eta karrerako funtzionario izendatzen dira.
2. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartu diren izangaien zerrendak, hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoaren karrerako funtzionario titulua eman diezaien, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 31ko 130/2022 Ebazpenaren bidez deituriko hautapen prozedurako praktikaldian "gai" kalifikazioa eskuratu baitute.
Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionarioen izendapenak 2024ko irailaren 1ean hartuko du indarra.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartutako langileen zerrendak ebazpen honen eranskin gisa argitaratzen dira.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Nafarroako foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.
4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
5. Ebazpen hau eta haren eranskina honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Idazkaritza Tekniko Nagusia, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atala, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzua, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioa.
Iruñean, 2024ko ekainaren 26an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
ERANSKINA.–Hezkuntzako ikuskatzaileak (gaztelaniaz)
IZENA | PUNTUAZIOA |
JIMÉNEZ JIMÉNEZ, RODRIGO | 6,555 |
MORENO LÓPEZ, RUBÉN | 6,545 |
BEDMAR ARROYO, JORGE | 6,469 |
CRESPO VERGARA, RUBÉN | 6,428 |
GARCÍA MENDIVE, ROSA | 6,233 |
HEZKUNTZAKO IKUSKATZAILEAK (EUSKARA)
IZENA | PUNTUAZIOA |
IRISARRI ETXEBERRIA, MIREN ARANTXA | 7,322 |
ZABALETA TRECU, JOSÉ MIGUEL | 7,145 |
USANDIZAGA ZABALEGUI, ICIAR | 5,963 |
Iragarkiaren kodea: F2410609