1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
191E/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Carmen Areta Cebrián andrea, Naturaguneen eta Espezie Babestuen Ataleko burua.
María Carmen Areta Cebrián andreak, Naturaguneen eta Espezie Babestuen Ataleko buruak, uko egin dio burutza betetzeari. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 31ko 89/2019 Foru Aginduaren bidez aldi baterako izendatu zuten lanpostu horretan aritzeko.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea María Carmen Areta Cebrián andrea, Naturaguneen eta Espezie Babestuen Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko ekainaren 30ean izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko ekainaren 28an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2410430