158. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

265E/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Izaskun Sainz Lezaun andrea izendatzen duena, bitarte baterako, Unitateen Informazioaren eta Egituraren Bulegoko buru, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justizia Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Administrazioa Modernizatzeko eta Lanpostuak eta Egitura Planifikatzeko Atalean.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta proposatzen den pertsona zer departamenturi atxikita dagoen, departamentu horretako titularraren aldez aurreko adostasunarekin. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren adostasuna.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Izaskun Sainz Lezaun andrea izendatzea, bitarte baterako, Unitateen Informazioaren eta Egituraren Bulegoko buru, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Administrazioa Modernizatzeko eta Lanpostuak eta Egitura Planifikatzeko Atalean. Izendapenak 2024ko uztailaren 15etik aurrerako ondorioak izanen ditu.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Administrazioa Modernizatzeko eta Lanpostuak eta Egitura Planifikatzeko Atala, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko uztailaren 3an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2410620