Iragarkia
158. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 2a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
212E/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2024-2025 denboraldirako ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten duena.
Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 33. artikuluak ezartzen duenez, ehiza-aprobetxamendua antolatzeko, ingurumen gaietako eskumenak dauzkan departamentuko titularrak urtero onetsiko ditu aprobetxamendugai izan daitezkeen espezieak ehizatzeko debekualdiei buruzko xedapen orokorrak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela aginduko du.
Era berean, Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 7.d) artikuluak xedatzen duenez, Nafarroan ehizan aritzeko, bete beharko dira debekualdien xedapen orokorra eta ehiza antolatzeko kasuan kasuko plana.
Bestalde, ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren artikulu bakarraren bidez, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua onetsi zen.
Haren 2.2 artikuluan ezartzen denez, debekualdiei buruzko xedapen orokorra urtero onetsiko da, eta hartan ezarriko da zer espezie, azpiespezie edo populazio ehizatzen ahal diren.
Eta erregelamendu beraren 29. artikuluan ezarrita dago ehiza antolatzeko planek izan dezaketen zonifikazioa.
Azkenik, 52. artikuluan ezartzen da ezen Nafarroako Foru Komunitatean bi eskualde egonen direla ehizaren ondorioetarako: iparraldekoa eta hegoaldekoa.
Lege agindu horiek betetzeko asmoz, bidezko da 2024-2025 kanpainan ehiza arautzen duen xedapen orokorra onestea.
Hori horrela, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak proposaturik, eta Ehizako Aholku Batzordearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik, eta Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 33.1 artikuluak emandako eskumena erabiliz.
AGINTZEN DUT:
1. Onestea ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra 2024-2025 denboraldirako (eranskin gisa erantsi da).
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta eranskina (ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra 2024-2025 denboraldirako).
Iruñean, 2024ko uztailaren 5ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
ERANSKINA.–EHIZA DEBEKUALDIEI BURUZKO XEDAPEN OROKORRA 2024-2025 DENBORALDIRAKO
I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Xedea.
Ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokor honen xedea da Nafarroan 2024-2025 denboraldiko ehizari buruzko araudi berariazkoa finkatzea.
2. artikulua. Ehizaldiak.
Debekualdiei buruzko xedapen orokor honek, oro har, Nafarroako ehiza barrutietarako ehizaldiak finkatzen ditu; horrek, dena dela, ez du zertan eraginik izan Ehiza Antolatzeko Planetan ageri diren beste jarduera batzuetan. Nafarroako Ehizari buruzko 17/2005 Foru Legetik eratortzen ahal diren ehiza modalitate berriak aurreikusita egonen dira Ehiza Antolatzeko Planean, edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak espresuki baimendu beharko ditu.
3. artikulua. Eskualdeak.
Nafarroako Foru Komunitateko lurraldearen iparraldeko eta hegoaldeko eremuen banalerroa ezarrita dago Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatzeko eta betearazteko Erregelamenduaren 52. artikuluan; erregelamendu hori ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
II. KAPITULUA.–EHIZA-ESPEZIEAK
4. artikulua. Ehizatzen ahal diren espezieak.
Nafarroan, 2024-2025 denboraldian, ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokor honen III. kapituluan jasota dauden espezieak ehizatzea baimentzen da. Horiek denak sartuta daude Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamenduaren 2. artikuluan. Erregelamendu hori ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
III. KAPITULUA.–EHIZA GARAIAK
5. artikulua. Ehiza garaiak eta ehiza egunak.
1. Kapitulu honetan finkatutakoak dira ehiza garaiak eta ehiza egunak, ehizaldia irekitzeko eta ixteko egunak barne. Ehiza barrutiren bat herri zenbaitek osatua baldin bada, herri haietariko bateko jaia hautatu beharko da, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari haren berri eman, aldez aurretik.
2. Oro har, ehizan aritzeko ordutegia eguzkia sortu baino ordu bat lehenago hasiko da, eta sartu eta ordu batera bukatuko. Almanakatik hartuko dira sortzearen eta sartzearen orduak.
6. artikulua. Basurdea.
1. Baimena ematen da basurdea ehizatzeko, 2024ko abuztuaren 15etik 2025eko otsailaren 27ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, su armaz uxaldietan eta mendi-ehizaldietan, eta arkuz uxaldietan, mendi-ehizaldietan eta bakarkako ehizan.
2. 2024ko abuztuaren 1etik 2025eko uztailaren 31ra bitarte, basurdea egunero ehizatzen ahalko da su armaz edo arkuz, zelatan eta gaueko itxaronaldietan. Apartatu honi dagozkion modalitateetan jarduteko, aprobetxamenduaren titularrak 48 ordu lehenago abisatu beharko die kasuan kasuko eskualdeko basozainei.
Gaueko itxaronaldiak egiteko, Ehiza Antolatzeko Planean baimendutako postuak erabiliko dira. Zelata-ehizan aritzeko ere postu horiexek berak erabiliko dira.
Gaueko itxaronaldietan, segurtasun arrazoiak direla eta, baimena ematen da su armari edo arkuari lotutako linternak erabiltzeko, tiroa egin edo gezia bota aurre-aurreko unerako bakarrik. Eraginkortasun arrazoiak direla-eta, baimenduta dago substantzia usaintsuak erabiltzea, petrolioaren eratorriak ez badira, gehienez 10 cm x 10 cm-ko azaleran zabalduta.
3. Nekazaritzako laboreetan kalteak izateko arriskua dagoen ehiza barrutietan, uxaldian ehizatzen ahalko da Ehiza Antolatzeko Planean adierazitako uxalekuetatik kanpo.
4. Orkatzen bakarkako zelata-ehizan basurdeei tiro egiten ahalko zaie, ehiza barrutiaren titularrak horretarako baimena emanez gero.
7. artikulua. Orkatza.
1. Baimena ematen da orkatza uxaldietan eta mendi-ehizaldietan ehizatzeko, 2024ko abuztuaren 15etik 2024ko otsailaren 27ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.
Epe horretan berean baimenduta dago zelatan edo bakarka ehizatzea asteko egun guztietan. Horretarako, ehiztariak 24 ordu lehenago abisatu beharko die kasuan kasuko eskualdeko basozainei, eta erabiliko den besokoak zer zenbaki duen adieraziko die, baita jarduketaren eremua(k) ere. Ehiza-egun horietarako ehizazaina duten ehiza barrutietan, horrexek emanen die abisua eskualdeko basozainei, eta erabiliko den besokoaren zenbakia eta jarduketaren eremua/azalera jakinaraziko dizkie. Horrez gain, jarduera koordinatuko du eta parte hartzen duten ehiztarien eguneroko kontrola eramanen du.
Ehiza Antolatzeko Planean zehaztutako kupoak beteko dira.
Erabilitako besokoen gordekinak, baita eme eta kumeen besoko erabili gabeak ere, 2025eko martxoaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan.
2. 2025eko apirilaren 1etik uztailaren 31ra arte, egunero ehizatzen ahalko dira, bakarka, Ehiza Antolatzeko Planeko kupoaren barrenean sartu ziren orkatz arrak, baita baimenduriko modalitateetan otsailaren 27ra arte hil ez ziren orkatz arrak ere. Orobat, arrak, emeak eta kumeak hiltzen ahalko dira aldi horretan, zenbait barrutitan; hain zuzen, besoko neutroak esleiturik dituztenetan, kalteak izateko arriskua dela eta. Besoko horietan ez da zehazten aleen sexua eta adina. Horretarako, ehiztariak 24 ordu lehenago abisatu beharko die kasuan kasuko eskualdeko basozainei, eta erabiliko den besokoak zer zenbaki duen adieraziko die, baita jarduketaren eremua/azalera ere. Ehiza-egun horietarako ehizazaina duten ehiza barrutietan, horrexek emanen die abisua eskualdeko basozainei, eta erabiliko den besokoaren zenbakia eta jarduketaren eremua/azalera jakinaraziko dizkie. Horrez gain, jarduera koordinatuko du eta bakarkako zelatetan parte hartzen duten ehiztarien eguneroko kontrola eramanen du.
Ehiza Antolatzeko Planean zehaztutako kupoak beteko dira.
Erabilitako besokoen gordekinak eta besoko erabili gabeak ere 2025eko irailaren 1a baino lehenago aurkeztu beharko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan.
3. Erabili gabeko besokoak eta erabilitakoen gordekinak itzultzen ez badira, hurrengo denboraldian ehiza larriaren aprobetxamenduak egitea debekatzen ahalko da.
4. Nekazaritzako laboreetan kalteak izateko arriskua dagoen ehiza barrutietan, uxaldian ehizatzen ahalko da Ehiza Antolatzeko Planean adierazitako uxalekuetatik kanpo.
8. artikulua. Oreina.
1. Baimena ematen da arrak bakarkako zelata-ehizan botatzeko 2024ko irailaren 15etik urriaren 6ra arte, egunero, Ehiza Antolatzeko kasuan kasuko Planean xedaturikoari jarraikiz. Horretarako, ehiztariak edo barrutiko ehizazainak 24 ordu lehenago abisatu beharko die kasuan kasuko eskualdeko basozainei, Guardia Zibileko Natura Babesteko Zerbitzuari eta Foruzaingoko Ingurumena Babesteko Brigadari, eta adieraziko die zenbat besoko erabili behar dituzten eta zein eremutan jardun behar duten.
2. Baimena ematen da 2025eko urriaren 12tik 2024ko otsailaren 27ra arte uxaldietan eta mendi-ehizaldietan ehizatzeko, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, Ehiza Antolatzeko Planak ezarritako kopuruak errespetatuz betiere.
3. 2025eko martxoaren 15a baino lehen, erabilitako besokoen gordekinak eta erabili gabeak aurkeztu beharko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan.
4. Erabili gabeko besokoak eta erabilitakoen gordekinak itzultzen ez badira, hurrengo denboraldian ehiza larriaren aprobetxamenduak egitea debekatzen ahalko da.
9. artikulua. Adarzabala.
Baimena ematen da adarzabala uxaldietan eta mendi-ehizaldietan ehizatzeko, 2024ko urriaren 12tik 2025eko otsailaren 27ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.
10. artikulua. Azeria.
Baimena ematen da azeria ehizatzeko, honako ehiza modalitateen bidez betiere:
a) Bakarkako jauzi-ehiza: galeperra harrapatzen ahal den egun eta toki beretan ehizatzen ahalko da, debekualdi erdian, eta 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urtarrilaren 30era arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.
b) Uxaldiko modalitatea: 2024ko abuztuaren 15etik 2025eko otsailaren 27ra arte ehizatzen ahalko da modalitate hau erabiliz, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere. Bakar-bakarrik azeria harrapatzeko diren uxaldi horietan, perdigoiez egin beharko zaio tiro.
c) Zelata-ehiza gordelekuen inguruan eta taldeka: 2024ko azaroaren 1etik 2025eko otsailaren 27ra arte ehizatzen ahalko da, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.
d) Ehiza larriko uxaldiak eta mendi-ehizaldiak: ehiza modalitate hauetan, balak erabiliz ehizatzen ahalko da, 2024ko abuztuaren 15etik 2025eko otsailaren 27ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.
e) Orkatzen bakarkako zelata-ehizan, azeriei balaz tiro egiten ahalko zaie ehiza larriko modalitate honetan, 2024ko abuztuaren 15etik 2025eko otsailaren 27ra arte eta 2025eko apirilaren 1etik uztailaren 31ra bitarte.
f) Untxiek eragindako kalteak prebenitzeko plan baimenduak dituzten barrutietan eta ehizaldi orokorretik kanpo edo salbuespenezko metodoekin untxiak ehizatzea baimentzen den barrutietan, artikulu honetako aurreko apartatuetan xedatutakoa aplikatuko da.
g) Oro har, f) apartatuan aipatutako barrutietan debekatuta dago harraparien bidez espezie hori kontrolatzea, non ez duen barrutiaren kudeaketaren titularrak hori behar bezala justifikatzen.
11. artikulua. Eperra.
1. Baimena ematen da eperra ehizatzeko 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urtarrilaren 26ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.
2. Ehiztariak beranduenez 14:00ak arte aritzen ahalko dira ehizan.
3. Ehiztari bakoitzak gehienez bi eper harrapatzen ahalko ditu egunean. Eperra botatzeko taldeak ez dira inoiz hiru ehiztari baino gehiagokoak izanen.
Ehiza barrutietako entitate adjudikaziodunek zigilu edo txartel sistema bat ezarri beharko dute ehiza egun bakoitzean harrapatutakoak kontrolatzeko, ehizatzen diren unetik beretik. Ehizaldia amaitutakoan, adjudikaziodunak txartelak edo zigiluak bildu beharko ditu, ehizatutako aleen kopuru guztia urteko planean jasotzeko.
4. Barruti bakoitzeko ehiza-egunen gehieneko kopurua taulan zehaztutako irizpideak aplikatzearen emaitza izanen da. Barruti bakoitzerako egunen emaitza dagozkion balioen baturatik aterako da. Gehieneko kopuru hori Ehiza Antolatzeko Planaren eta Urteko Planaren mugen mende egonen da.
IRIZPIDEAK | EGUNAK | |||
Barrutiak 2024ko udaberrian dituen ugaltzaileen kopurua ehiza antolatzeko planean ezarritako potentzialtasunaren %50etik beherakoa baldin bada: | 0 | |||
Barrutiak 2024ko udaberrian dituen ugaltzaileen kopurua ehiza antolatzeko planean ezarritako potentzialtasunaren %50 edo handiagoa baldin bada: | ||||
(1) 2024ko udaberrian dauden ugaltzaileen kopurua 2023ko kopuruarekiko. | Adingabea | 1 | ||
Berdina edo handiagoa | 2 | |||
(2) Dentsitate handiagoa 2024ko udaberrian (banakakoak hektareako). | 0,15 baino gutxiago | 0 | ||
0,15 edo gehiago | 1. motako barrutia | 2 | ||
2. motako barrutia | 1 | |||
3. motako barrutia | 0 | |||
(3) Eperraren habitata hobetzeko jarduketak egitea. | Jarduketarik gabe. | 0 | ||
Gutxienez 3 ekintza independente azken 5 urteetan | 1 | |||
3. irizpidea (Eperraren habitata hobetzeko jarduketak egitea) aplikatzeko, I. eranskinean jasotako dokumentua erregistro bidez aurkeztea eskatuko da, informazio guztia beteta eta kudeaketaz arduratzen den entitateak sinatuta, eta, desberdina bada, ehiza barrutiaren titularrak sinatuta.
Eskaera egiteko epea foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta abuztuaren 23ko 23:59an amaituko da. Epe horretan jasotako eskaerak baino ez dira onartuko izapidetzeko.
I. eranskinean jasotako jarduketak bakarrik hartuko dira kontuan, eta azken bost urteetan gutxienez 3 jarduketa egin beharko dira.
2. irizpidea (2024ko udaberriko dentsitatea, banakoak hektareako) aplikatzeko, barruti bakoitzaren mota hartuko da kontuan, II. eranskinean zehaztutakoaren arabera.
5. Ehiza barruti bakoitzerako baimendutako gehieneko egun kopuruaren zerrenda Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuko da.
6. Nafarroako Gobernuak eperrean zigilu elektronikoa erabiltzeko proiektu pilotuaren lehen fasea ezartzen ahalko du, gehienez 4 barrutitan. Barruti horietan eper-harrapaketen kupo bat ezarriko da, eta ez da aplikatuko foru agindu honen 11. artikuluko 4. puntua.
7. Larreratzeko baimena ematen da, armarik gabe eta zuhaizti eremuetatik kanpo, 2024ko urriko larunbat eta igandeetan, pertsonako gehienez ere lumarako lau txakur edo lau arrasto-txakur erabiliz.
12. artikulua. Erbi iberiarra.
1. Baimena ematen da erbi iberiarra ehizatzeko 2024ko azaroaren 1etik abenduaren 29ra arte, igandeetan eta Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan, Ehiza Antolatzeko Planari, 2024ko laginketei eta barruti bakoitzean ezarritako egutegiari jarraikiz. Gehienez 2 egunez ehizatzen ahalko da eskopetaz barruti bakoitzean. Ehiztariak beranduenez 14:00ak arte aritzen ahalko dira ehizan.
2. Eskopetaz ehizatzen denean, gehieneko kupoa, eguneko eta ehiztariko, hauxe da: erbi bat jauzi-ehizan. Uxaldian erbia botatzeko modalitatean, kupoa erbi batekoa da ehiztari talde bakoitzeko. Erbia botatzeko taldeak ez dira inoiz hiru ehiztari baino gehiagokoak izanen.
3. Xarlangoz (erbi-txakurrez) egindako erbi ehiza, eskopetarik eta makilarik gabe, gehienez ere bi xarlango askerekin pertsona edo ehiza talde bakoitzeko, beste bi xarlangorekin gehienez, loturik badaude, eta, laguntza gisa, bi arrasto txakurrekin gehienez. Goian adierazitako egunez gain, larunbatetan ere ehizatzen ahalko da, epe horren barnean. Kupoa erbi batekoa izanen da pertsonako edo ehiza taldeko, eta taldea, gehienez ere, 6 pertsonak osatua.
4. Ehiza barrutietako entitate adjudikaziodunek zigilu edo txartel sistema bat ezarri beharko dute ehiza egun bakoitzean harrapatutakoak kontrolatzeko, ehizatzen diren unetik beretik. Ehizaldia amaitutakoan, adjudikaziodunak txartelak edo zigiluak bildu beharko ditu, ehizatutako aleen kopuru guztia urteko planean jasotzeko.
5. Larreratzeko baimena ematen da, armarik gabe eta zuhaizti eremuetatik kanpo, 2024ko urriko larunbat eta igandeetan, pertsonako gehienez ere 4 arrasto-txakur erabiliz.
13. artikulua. Erbi arrunta.
1. Baimena ematen da erbi arrunta harrapatzeko, arrasto txakurrak soilik erabiliz, 2024ko azaroaren 1etik abenduaren 29ra arte, igandeetan eta Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan, Ehiza Antolatzeko Planari, 2024ko laginketari eta barruti bakoitzean ezarritako egutegiari jarraikiz. Uxaldietan, taldeak gehienez ere 6 ehiztarikoak izanen dira.
2. Erbi bat ehizatzen ahal da egunean, ehiztariko edo taldeko.
3. Ehiza barrutietako entitate adjudikaziodunek zigilu edo txartel sistema bat ezarri beharko dute ehiza egun bakoitzean harrapatutakoak kontrolatzeko, ehizatzen diren unetik beretik. Ehizaldia amaitutakoan, adjudikaziodunak txartelak edo zigiluak bildu beharko ditu, ehizatutako aleen kopuru guztia urteko planean jasotzeko.
4. Baimena ematen da arrasto txakurrekin larreratzeko, armarik gabe, 2024ko iraileko, urriko, azaroko eta abenduko ostegun, larunbat eta igandeetan.
14. artikulua. Untxia.
1. Baimena ematen da untxia ehizatzeko 2024ko azaroaren 1etik 2024ko urtarrilaren 30era arte, ostegun eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, Ehiza Antolatzeko Planari jarraikiz.
2. Udako ehizaldia: Ehiza Antolatzeko Planetan horretarako ezarritako tokietan untxien IKA indizea (kilometroko ugaritasun indizea) 3tik gorakoa duten barrutietan, era antolatuan ehizatzen ahalko da 2024ko abuztuaren 15etik irailaren 30era arte, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere. Horretarako, aldez aurretik, barrutiaren kudeaketaz arduratzen den entitate arduradunak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan aurkeztu beharko ditu laginketa bat, ehizazain batek egina eta sinatua, ehizan aritzeko egun zehatzak eta ehizazainaren kontratazioa egun horietarako.
15. artikulua. Hegazti urtarrak.
1. Baimena ematen da antzara hankagorrizta, zertzeta arrunta, basahatea, kopetazuri arrunta, hegabera eta istingor arrunta ehizatzeko 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urtarrilaren 30era arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.
2. Basahatea 2024ko abuztuaren 15etik irailaren 16ra arte ere ehizatzen ahalko da, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere. Hegoaldeko eskualdean, aipatu epean, Ehiza Antolatzeko Planek baimendutako eremuetan bakarrik ehizatzen ahalko da.
16. artikulua. Oilagorra.
1.Baimena ematen da oilagorra ehizatzeko 2024ko urriaren 12tik 2025eko urtarrilaren 31ra arte, egunero, egunsentian hasi eta ilundu baino ordubete lehenagora arte, basoan, ohiko txintxarri funtzionala duten txakurrak erabiliz, non dauden jakiteko eta beste erabiltzaile batzuekin gerta daitezkeen istripuei aurrea hartzeko.
2. Armarik eta detonatzailerik gabe larreratzeko baimena ematen da oilagorraren ehiza barrutietan, otsaileko egun guztietan, betiere lumarako lau txakurrekin gehienez.
3. Ehiztariak gehienez hiru ale harrapatzen ahalko ditu egunean. Ehiza barrutietako entitate esleipen-hartzaileek zigilu edo txartel sistema bat ezarri beharko dute ehiza egun bakoitzean eta ehiza-denboraldi bakoitzean harrapatutakoak kontrolatzeko. Ehizaldia amaitutakoan, adjudikaziodunak txartelak bildu beharko ditu, ehizatutako aleen kopuru guztia urteko planean jasotzeko.
4. Debekatua dago oilagorra itxaronaldietan eta uharketan ehizatzea.
5. Ezohiko egoera meteorologikoetan (hotz boladak), Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak zori egun gisa deklaratzen ahalko du epe hori, ehiza debekatuz, eta hedabideen bidez jakinarazi beharko du.
6. 2024-2025 ehiza-denboraldian, debekaturik egonen da oilagorra merkaturatzea.
17. artikulua. Birigarro arrunta, garraztarroa, durdula eta birigarro txikia.
1. Baimena ematen da birigarro arrunta, garraztarroa, durdula eta birigarro txikia jauzi-ehizan harrapatzeko 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urtarrilaren 30era arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.
2. 2024ko azaroaren 1etik 2025eko otsailaren 31ra arte, birigarroa ehizatzeko postuetan ere ehizatzen ahalko da, asteko egun guztietan.
3. Uso migratzaileen postu baimenduetatik ere botatzen ahalko dira 2024ko urriaren 1etik abenduaren 31ra arte, usotarako baldintza beretan.
18. artikulua. Galeperra.
1. Baimena ematen da galeperra harrapatzeko:
a) Hegoaldeko eskualdean, 2024ko abuztuaren 15etik irailaren 15era arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, Ehiza Antolatzeko Planetan ezarritako eremuen barnean.
b) Iparraldeko eskualdean, 2024ko abuztuaren 15etik irailaren 15era arte, ostegun, larunbat, eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, ehiza barruti guztietan eta zuhaitzik gabeko eremuetan soilik.
2. Era berean, ehiza barruti bakoitzean eper gorriarentzat baimendutako egun berberetan ehizatzen ahalko da galeperra.
3. Iparralderako zein hegoalderako gehieneko kupo bat ezartzen da: ehiztari bakoitzak, eguneko, 10 ale harrapatzen ahal ditu.
4. Ehiza barrutietako entitate adjudikaziodunek zigilu edo txartel sistema bat ezarri beharko dute ehiza egun bakoitzean harrapatutakoak kontrolatzeko, ehizatzen diren unetik beretik. Ehizaldia amaitutakoan, entitate adjudikaziodunak txartelak edo zigiluak bildu beharko ditu, ehizatutako aleen kopuru guztia urteko planean jasotzeko.
19. artikulua. Usapala.
Salbuespenez, eta aldi baterako izaeraz, zero harrapaketako kupoa ezartzen da 2024-2025 ehiza denboraldirako, Europako Usapalaren Ehizarako Egokitzapen Planaren jarraibideei men eginez.
20. artikulua. Mika eta belabeltza.
Baimena ematen da mika eta belabeltza ehizatzeko foru agindu honetan beste edozein espezie ehizatzeko ezarritako garaietan.
21. artikulua. Pagausoa eta txoloma.
1. Baimena ematen da pagausoa eta txoloma botatzeko, 2024ko urriaren 1etik abenduaren 31ra arte, baimendutako postu eta txaboletan, asteko egun guztietan.
2. Pagausoa ehizatzeko baimena ematen da, 2024ko abuztuaren 22tik irailaren 15era arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere:
a) Hegoaldeko eskualdeko barrutietan, jauzi-ehizan soilik, galeperrak ehizatzeko eremuetan eta usoen hegan ehizatzeko postuetan.
b) Iparraldeko eskualdeko barrutietan, jauzi-ehizan soilik, beti zuhaitzik gabeko eremuetan.
3. Halaber, baimena ematen da jauzi-ehizan aritzeko, 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urtarrilaren 30era arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.
22. artikulua. Faisaia.
Baimena ematen da gaitutako eremuetan faisaia ehizatzeko, 2024ko irailaren 30etik 2025eko urtarrilaren 30era arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere. Faisaia ehizatzeko gaitutako eremutzat hartuko dira uztailaren 6ko 11/2012 Foru Aginduan araututakoak. Foru agindu horren bidez, baimena ematen da faisaiak jare uzteko Nafarroako barrutietan eta Ehiza Antolatzeko Planean horretarako ezarritako eremuetan. Jare uzte horiek 2024ko irailaren 30etik 2025eko urtarrilaren 15era bitartean bakarrik eginen dira, aipatutako foru aginduarekin bat etorriz.
IV. KAPITULUA.–EHIZA LARRIKO UXALDI ETA MENDI-EHIZALDIETARAKO ARAUAK
23. artikulua. Baimendutako txakurrak.
1. Debekatua dago heltze-txakurren bidezko ehiza.
2. Debekatua dago, uxaldietan edo mendi-ehizaldietan, honako txakur arraza hauek eta haien arteko mestizoak erabiltzea: dobatxakurra, bulldoga, pitbulla, rottweilerra, boxerra, dobermana eta Kanarietako heltze txakurra.
3. Uxaldi eta mendi-ehizaldietan, ohiko arrasto-txakurrekin batera, gehienez, arraza hauetako edo haien hibridoetako bi txakur erabiltzen ahalko dira: alanoa eta mastina.
V. KAPITULUA.–XEDAPEN BEREZIAK
24. artikulua. Ereindako ehiza.
Ehiza Antolatzeko onetsitako Planetan ezarritako eremuetan eta uztailaren 6ko 11/2012 Foru Aginduan ezarritakoetan baizik ezin izanen da praktikatu ereindako ehiza. Foru agindu horren bidez, baimena ematen da faisaiak jare uzteko. Eremu horiek 2024ko abuztuaren 15etik 2025eko otsailaren 27ra bitartean erabiliko dira, ostegunetan, larunbatetan, igandeetan eta Espainiako, Nafarroako edo herriko jaiegunetan, faisaien kasuan izan ezik, kasu horretan men eginen baitzaio 22. artikuluan azaldutakoari.
25. artikulua. Hegan doazen hegazti migratzaileak ehizatzeko postuak, Frantziako ehiza elkarteekin konpartituak.
Hegan doazen hegazti migratzaileak ehizatzeko postuetan, Frantziako ehiza elkarteekin konpartitzekoetan, Frantzian dauden baldintza berberetan egin behar da ehiza udazkeneko migrazioan, baina bakar-bakarrik Nafarroan baimendutako espezieak harrapatzen ahal dira.
26. artikulua. Ehizako kirol txapelketak.
Ehizako kirol txapelketak egiteko beharrezkoa izanen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuaren aldeko txostena, aurretik emana. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aldez aurretik onetsitako ehizako kirol txapelketetan, zilegi izanen da foru agindu honetan ezarritako kopuruak gainditzea.
Ehizako kirol txapelketak Nafarroako Ehiza Federazioak baizik ezin ditu antolatu.
27. artikulua. Ehizakiak.
Ehizakiak etxera eraman baino lehen lumatzen edo larrutzen badira, burua eta hankak kendu gabe eduki behar dira, identifikatu ahal izateko.
28. artikulua. Segurtasun neurriak.
1. Ehiza larriko uxaldiak eta mendi-ehizaldiak:
Behar diren seinaleak jarriko dira, bideetan eta sarbideetan. Segurtasun neurri gisa, ehiztariek eta uxatzaileek ikusgarritasun handiko txalekoak edo jantziak jantzi beharko dituzte, laranja kolorekoak, ahal bada, eta gutxienez bularraldea eta bizkarraldea estaliko dituztenak Ikusgarritasun handiko txanoa erabiltzea gomendatzen da, halaber.
Eite handiko nekazaritzako laboreetan egiten diren uxaldietan, postuak goratuak egonen dira, lurraren gorabeherak aprobetxatuz, edo egitura berariazkoen gainean.
Tiro egiteko postuen diseinuan eta kokapenean, hobetsiko dira animaliari uxalekuetatik kanpo eta arma-lerroa pasatuta dagoenean tiro egiteko kokalekuak.
Ehiztari bakoitzak su-arma edo arku bakar bat eramaten ahalko du.
2. Azeria harrapatzeko uxaldiak:
Segurtasun neurri gisa, halako uxaldietan parte hartzen duten ehiztariek ikusgarritasun handiko txalekoak edo jantziak jantzi beharko dituzte, laranja kolorekoak, ahal bada, eta gutxienez bularraldea eta bizkarraldea estaliko dituztenak. Ikusgarritasun handiko txanoa erabiltzea gomendatzen da, halaber.
3. Birigarroa eta usoa ehizatzeko baimentzen diren postuak:
Ehiza postuak finkoak izanen dira, eta debekatua dago eskopetarekin batetik bestera ibiltzea eta postuetatik kanpora armak zorrotik aterata eramatea, postutik hurbil eroritako uso edo birigarroren bat biltzeko ez bada. Horrelakoetan, arma deskargatuta eraman beharko da.
4. Oilagorraren ehiza.
Segurtasun neurri gisa, ehiztariek ikusgarritasun handiko txalekoak edo jantziak jantzi beharko dituzte, laranja kolorekoak, ahal bada, eta gutxienez bularraldea eta bizkarraldea estaliko dituztenak. Ikusgarritasun handiko txanoa erabiltzea gomendatzen da, halaber.
29. artikulua. Zigiulak.
Nahitaezkoa izanen da zigilu zenbakidunak erabiltzea, hildako orein eta orkatzei paratzeko, Ehiza Antolatzeko dagokion Planean ezarritako kupoen arabera.
Zigiluak plastikozkoak izanen dira. Bakoitzak bere zenbakia izanen du, baita egunak, hilabeteak eta urteak identifikatzeko moduko zenbaki bat ere, zein egunetan harrapatu zen markatu ahal izateko, kasuan kasuko zenbakiak eta datuak erauziz.
Zigiluak sistema bat izanen du hura itxi ondoan ireki ezin izateko.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emanen ditu zigiluak, ehiza barrutia kudeatzeko arduradunak eskatuta.
Ehizan ateratzen den bakoitzean, hil nahi diren animaliak adina zigilu eraman behar dira gutxienez.
Animalia hil ondoren, ezin da handik mugitu harik eta zigilua paratu eta harrapaketaren eguna markatu arte. Uxaldietan edo mendi-ehizaldietan soilik, eta ehizaldiaren arduradunari jakinarazi ondoan animalia harrapatu dela, hura zigilurik gabe eramaten ahalko da hurbilen dagoen mendiko pistaraino, eta bertan jarriko zaio zigilua. Hori ez da aplikatuko bakarkako zelata-ehizan.
Eseki-lekuko tendoiaren eta hankaren artean paratuko da zigilua; ondoren, itxi eta, erauziz, zein egunetan harrapatu den markatuko da. Adarrak dituzten animalien kasuan, zigilua errosetaren gain-gainean paratuko da, baldin eta harrapatutako animalia aski handia bada (zigilu itxia adarretik ez ateratzeko adinakoa).
30. artikulua. Mugak eta debekuak.
2024-2025 kanpainan Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean ezarritako gainerako debeku eta mugak aplikatuko dira, bai eta foru lege hori garatu eta betearazteko Erregelamenduan ezarritakoak ere (ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen) eta ehizan mugak eta debekuak ezartzen dituzten gainerako arauak.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokor honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, behar diren ondorioak izan ditzan.
I. ERANSKINA.–NAFARROAKO BARRUTIETAN EPERRAREN HABITATA HOBETZEKO EGINDAKO JARDUEREN ADIERAZPENA
EHIZA BARRUTIAREN KUDEAKETAREN ARDURADUNAREN DATUAK.
Izena: | ||
Ehiza barrutia: | Ehiza barrutiaren matrikula: NA - | |
Helbidea: | IFZ/IFK: | |
Herria: | PK: | |
Telefonoa: | Helbide elektronikoa: | |
BARRUTIAREN ENTITATE TITULARRAREN DATUAK (aurrekoa ez bada berdina).
Tokiko entitatea(k): | IFKa: | |
Helbidea: | PK: | |
Telefonoa: | Helbide elektronikoa: | |
EPERRAREN HABITATA HOBETZEKO BARRUTIAN EGINDAKO JARDUKETAK
(Azken 5 urteak).
JARDUKETA | URTEA/URTEAK | FINANTZABIDEA | |
Uztarik gabeko nekazaritza-lurzatietako bandak | |||
Landu gabeko nekazaritza-lurzatietako zerrendak | |||
Sastrakak kentzea | |||
Faunarentzat interesgarriak diren ereiteak | |||
Lugorriak mantentzea | |||
Ehiza-faunarentzat interesa duten idoiak sortzea | |||
idoi bazterretan landaretza sortu edo hobetzea | |||
Zuhaixka-landaketa linealak eta heskaiak | |||
Espeziearentzat interesgarriak diren idoi txikiak hobetu, konpondu edo garbitzeko lanak. | |||
* Finantzaketa iturriak honako hauen arabera adieraziko dira: – Nafarroako Gobernuaren laguntzak, deialdia identifikatuta. – Europako proiektuen esparruko inbertsioak. – Tokiko entitateek edo ehiztari sozietateek zuzenean finantzatutako inbertsioak. | |||
AITORTZEN DUT, nire erantzukizunpean, dokumentu honetan emandako datu guztiak egiazkoak direla.
........................................(e)n,............(e)ko .............................aren ...........................(e)(a) n.
Ehiza barrutiaren titularraren zigilua eta sinadura Ehiza barrutiaren kudeaketaren arduradunaren zigilua eta sinadura
DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA |
ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA: –Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua –Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña –Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es Datuen babeseko ordezkaria: –Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es |
ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA: – Datu pertsonalak tratatuko dira, erantzukizunpeko adierazpen honi dagokion eskaera kudeatzeko. Datu pertsonalak prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran gordeko dira. |
ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA: –Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.a) artikulua: interesduna ados da bere datu pertsonalak tratatzeko berariazko helburu baterako edo gehiagotarako. –3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. |
DATUEN NAZIOARTEKO LAGAPEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK: –Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege betebeharra egon ezean. |
INTERESDUNEN ESKUBIDEAK: –Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera igorri behar dio Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskaerari. |
DATUEN JATORRIA, INTERESDUNAK BERAK EMAN EZ DITUENEAN: –Zure eskaerarako beharrezkoa bada, administrazio publikoaren eskuan dagoen informazioa egiaztatuko da. |
INFORMAZIO OSAGARRIA: –Honako web-orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu |
II. ERANSKINA.–EHIZA BARRUTIEN ZERRENDA, MATRIKULAREN ARABERA ORDENATUA, DAGOKION "MOTA" ADIERAZITA, 2024-2025 DENBORALDIAN EPERRA KUDEATZEKO
Ehiza barrutiak, 2024ko apirilaren 31n indarrean zegoen zonakatzearen arabera
Ehiza barruti bakoitzaren mota Ehiza Baliabideen Ikerketa Institutuak egindako lanaren ondoriozko zonakatzetik ateratzen da: «Nafarroako eper gorriarentzako lurraldearen potentzialtasunaren azterketa» 2023.
Mugaketa bakoitzerako, azterlanak "mota" bakoitzak okupatutako azalera ezartzen du, lurralde potentzialeko 3 kategoriatan eta lur ez-egokian sailkatuta.
Mota bat baino gehiago dauden barrutietan, azalera handiena hartzen duena esleitu da. 1. motaren eta 3. motaren arabera okupatutako azalera berdina bada, 2. mota esleitu da. Hiru motak dauden kasuetan, bakoitzaren estaldura-ehunekoa baloratu da, eta kasuaren arabera berrikusi da okupazio handiena duena den edo besteen baturak hobeto irudikatzen duen barruti osoa.
MATRIKULA | EHIZA BARRUTIA | MOTA |
10002 | BAIGORRI | 2 |
10012 | CAPARROSO (CRUCHAGA) | 2 |
10013 | TUTERA (MONTES DE CIERZO) | 2 |
10017 | ZIRAUKI | 1 |
10018 | XABIER | 1 |
10029 | LEOTZ: SANTSOAIN-ORBA (TRES CASERÍOS) | 1 |
10036 | PERALTA (ESPARTETE) | 1 |
10037 | ELO | 2 |
10042 | ERREGE BARDEA | 2 |
10044 | FALCES (SIERRAS) | 1 |
10047 | ARGUEDAS (SIERRAS) | 2 |
10048 | LEDEA... | 1 |
10052 | ARAS | 1 |
10053 | AGUILAR KODES... | 2 |
10058 | TUTERA (VALDECRUZ) | 1 |
10064 | VIANA | 2 |
10065 | LONGIDA OLABERRI-LIBERRI | 1 |
10068 | ARTZIBAR: NAGORE... | 1 |
10071 | CASCANTE | 3 |
10080 | ETAIU: LEARTZA | 2 |
10084 | AÑORBE | 1 |
10093 | AZKOIEN (ROYUELA) | 1 |
10095 | AZKOIEN | 2 |
10097 | AZKOIEN (LA SIERRA) | 1 |
10106 | IRUNBERRI | 2 |
10107 | TUTERA (SANZ-SIERRA) | 2 |
10111 | VALTIERRA (EGUARATS DEBEKATUTA) | 1 |
10122 | UNTZITIBAR... | 2 |
10129 | MIRANDA ARGA | 3 |
10131 | GARES | 2 |
10138 | OBANOS... | 3 |
10139 | VALTIERRA | 3 |
10145 | LODOSA | 2 |
10146 | MURILLO EL FRUTO | 1 |
10147 | SAN MARTIN UNX | 3 |
10150 | OIBAR | 2 |
10159 | ARRADA | 3 |
10160 | AIZPURGI... | 1 |
10163 | SESMA | 2 |
10164 | ALLOTZ... | 1 |
10167 | DEIKAZTELU | 2 |
10169 | ZARRAKAZTELU... | 2 |
10174 | ELIZAGORRIA... | 1 |
10175 | ARLEGI... | 2 |
10176 | URRAULGOITI: IRUROZKI | 2 |
10182 | UXUE | 1 |
10183 | ABLITAS | 2 |
10184 | LOS ARCOS | 2 |
10187 | MURCHANTE | 3 |
10191 | SAN ADRIÁN | 3 |
10192 | ALLO | 2 |
10193 | ERRIBERRI (LA PLANA) | 2 |
10195 | MURUGARREN... | 2 |
10196 | MÉLIDA | 3 |
10204 | ESTERIBAR... | 1 |
10207 | ABERIN | 2 |
10209 | ESLABA | 2 |
10210 | FITERO | 3 |
10211 | LERIN | 2 |
10215 | BERBINTZANA | 3 |
10216 | BEIRE | 3 |
10217 | EL BUSTO | 2 |
10227 | ETXAURI (SARBIL) | 1 |
10231 | CINTRUÉNIGO | 3 |
10233 | METAUTEN... | 2 |
10236 | EZKABARTE... | 2 |
10247 | ARAMENDIA | 2 |
10256 | ZUFIA... | 2 |
10262 | ITZAGAONDOA... | 1 |
10263 | RIBAFORADA | 3 |
10266 | LEOTZ... | 1 |
10267 | ARROITZ | 2 |
10277 | ITZA-TXULAPAIN-OLLO | 2 |
10281 | CABANILLAS | 2 |
10283 | SANTAKARA | 2 |
10287 | CABREDO | 3 |
10289 | VILLAMAYOR DE MONJARDIN... | 2 |
10293 | IRURRE | 2 |
10294 | LUKIN... | 2 |
10297 | GOÑERRI... | 1 |
10301 | EGUESIBAR... | 2 |
10305 | FUSTIÑANA | 2 |
10307 | GAZTELUBERRI | 2 |
10313 | MUES... | 1 |
10314 | IRIBARRI-LANA | 2 |
10326 | ARGIÑAO... | 1 |
10330 | BUÑUEL | 3 |
10331 | CORTES | 3 |
10355 | AIEGI | 1 |
10364 | SARTAGUDA | 2 |
10369 | MONTEAGUDO | 3 |
10372 | MENDIGORRIA | 3 |
10375 | BARGOTA | 2 |
10395 | BARASOAIN... | 2 |
10396 | ANDOSILLA | 2 |
10398 | ZARE... | 2 |
10401 | BIOTZARI | 1 |
10402 | LARRAGA | 3 |
10406 | AGEZA | 2 |
10407 | CÁRCAR | 2 |
10408 | ACEDO... | 2 |
10409 | LONGIDA | 2 |
10413 | GAZOLATZ... | 2 |
10414 | CASTEJÓN | 3 |
10416 | MILAGRO | 3 |
10428 | IZU | 2 |
10429 | CAPARROSO | 2 |
10433 | ZANGOZA | 2 |
10436 | FONTELLAS | 3 |
10438 | CADREITA | 3 |
10440 | FALTZES | 2 |
10444 | LERGA | 1 |
10448 | PITILLAS | 2 |
10450 | GALIPENTZU | 1 |
10451 | KASEDA... | 2 |
10452 | ARTAXOA | 2 |
10453 | ERRIBERRI | 3 |
10456 | DESOIO-ESPRONTZEDA | 1 |
10457 | ABARTZUZA | 2 |
10458 | MARTZILLA | 2 |
10459 | MENDABIA | 2 |
10465 | VILLATUERTA | 2 |
10467 | AZAGRA | 3 |
10468 | ALESBES | 3 |
10473 | ARITZALA... | 2 |
10478 | TAFALLA | 2 |
10489 | PUIU | 2 |
10495 | ERROMANTZATUA... | 1 |
10500 | TORRALBA DEL RIO-AZUELO | 1 |
10501 | OLORITZ... | 2 |
10502 | LEZAUN... | 2 |
10506 | NABASKOZE | 1 |
10512 | AITZOAIN... | 2 |
10517 | FUNES | 3 |
10525 | LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI | 2 |
10526 | ADIOS | 2 |
10530 | ARANGUREN (VALLE)... | 2 |
10533 | OTEITZA IGUZKITZA | 2 |
10535 | IBARGOITI | 2 |
10537 | ELORTZIBAR... | 1 |
10538 | CORELLA | 3 |
10541 | ARMAÑANTZAS... | 1 |
10543 | JAITZ... | 1 |
10544 | ZUÑIGA... | 2 |
10547 | ETXAURI... | 1 |
10548 | MAÑERU... | 1 |
10552 | MURUZABAL | 2 |
10553 | AGOITZ | 1 |
10555 | URRAULBEITI (ALDUATE) | 2 |
10556 | URRAULBEITI (ARTIEDA) | 2 |
10560 | TRAIBUENAS | 3 |
10565 | TEBAS-MURU ARTEDERRETA | 2 |
Iragarkiaren kodea: F2410756
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
