2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Aldaketa, Mugikortasuna eta trafikoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa, Zizur Nagusiko mugikortasuna eta trafikoa arautzen dituen ordenantzan.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.
Zizur Nagusian, 2024ko uztailaren 2an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2410591