154. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Xehetasun-azterketa, Barrio etorbideko 48 zenbakian. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko ekainaren 28ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Tuterako 3. poligonoko 1118. lurzatian (Barrio etorbidea, 48), lerrokadurak eta bolumetria birdefinitzeko. NewBARRIO SLk sustatu du azterketa, DG Arquitectura Habitable SCPk idatzi duen 2024ko martxoko proiektuaren arabera.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Tuteran, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2410757