154. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2/2024 aurrekontu aldaketaren espedientea, 2024ko aurrekontu orokor eta bakarrari dagokiona.

Jendaurrean egon da Udalaren 2024ko aurrekontuan 2. aldaketa egitea onesten duen espedientea, eta jendaurreko aldi horretan inork ez du alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu (iragarkia 2024ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an, eta udal honen ediktu-taulan); hartara, behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara. Hori guztia, bat etorriz honako hauetan xedaturik dagoenarekin: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

Kreditu-gehigarria:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

9200 62700

Lanpostuen azterketa

1.200,00

Gastu goititua, guztira

1.200,00

Aparteko kredituak:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

6200 62300

Sasiak garbitzeko makina

6.800,00

3200 62200

Ikastetxean eta haur eskolan eraberritzeak egitea

28.000,00

Gastu goititua, guztira

34.800,00

GASTUAK, GUZTIRA

36.000,00

Hau da gastu horietarako proposaturiko finantzaketa, aurreko paragrafoan aipaturiko legediari jarraikiz:

Diruzaintzako gerakina:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1510 60000

Kaleak konpontzea (Tokiko Inbertsioen Plana)

17.800,00

Diru-sarrerak, guztira

17.800,00

Aurreikusi gabeko diru-sarrera handiagoak:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 7508004

Ikastetxea eta haur eskola eraberritzeko dirulaguntza

18.200,00

Diru-sarrerak, guztira

18.200,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

36.000,00

Argitara ematen da, denek jakin dezaten.

Sartagudan, 2024ko uztailaren 11n.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2410842