154. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2024ko maiatzaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zangozako Udalaren 2024ko plantilla organikoa; haren barnean sartzen dira toki entitatearena berarena, San Vicente Paul udal zahar etxea erakunde autonomoarena eta Juan Francés de Iribarren udal musika eskolako patronatuarena.

Espedientea Udalaren bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla behin betiko onetsitzat joko da.

Zangozan, 2024ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2410152