2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Aldaketa, Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Zangozako Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako honetan: ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena, 2024-2025 ikasturterako, Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko.
Ordenantza jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik egin gabe, eta, hala, ordenantza behin betiko onesten da, eta osorik ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zangozan, 2024ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
ORDENANTZA, ZANGOZAKO JUAN FRANCÉS DE IRIBARREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da jarraikiz 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean ezarritakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.
Sortzapena
2. artikulua. Ordaindu beharra ikastaroetan izena ematen den unean berean sortzen da eta hartan parte hartzen dutenek ordaindu beharko dute.
Ikasketen egitura
3. artikulua. Musika eskolan emanen dira ordenantza honen I. eranskinean biltzen diren ziklo, maila, prestakuntza saio eta taldeak.
Kudeaketako eta diru-bilketako arauak
4. artikulua. Emandako ikasketa edo saioengatik, tarifetan ikasturte osorako agertzen diren kuotak 10 epe berdinetan igorriko dira: lehena irailean (ikasturtearen hastapena), eta azkena, hurrengo urteko ekainean (ikasturtearen bukaera).
Horri dagokionez, ordainagirien ordainketa banku-kontu batean helbideratu behar da; kontu horren datuak matrikula egitean adieraziko dituzte matrikulatzen direnek.
Orobat, aukera dago matrikularen kostu osoa (10 hileko) irailean ordaintzeko, ordainketa bakarrean. Horretarako, ikasleei aukera horren berri emanen zaie, zirkular baten bidez; idatziz baimendu beharko dio Musika Eskolari, ordainagiria igortzea zenbateko osoagatik.
5. artikulua. Musika Eskolan behin ikasturtea hasita onartzen diren ikasleek kuota guztiak ordaindu beharko dituzte.
Jadanik matrikulaturik egonik beren borondatez Eskola utzi nahi duten ikasleek idatziz eskatu beharko dute, ez baita ahozko eskaerarik onartuko. Patronatuko Batzarrak aztertuko ditu baja egiteko eskaerak eta horretarako arrazoiak. Batzarrak "ikastetxeko ezinbertzeko bajatzat" hartzen dituenetan baizik ez zaio kuotak ordaintzeari utziko (ikaslearen eritasun larria, helbide aldaketa etab.).
Aplikatuko diren tarifak.
6. artikulua. 2024-2025 ikasturtean honako tarifa hauek aplikatuko zaizkie Zangozan erroldatutako zein erroldatu gabeko ikasleei:
IRAKASGAIA | HILEKO KUOTA/EUROAK | URTEKO KUOTA/EUROAK |
Musika eta mugimendua (3 - 6 urte) | 20,00 | 200,00 |
Musika-hizkuntza, 1.etik 8.era: | 46,87 | 468,7 |
Musika tresnak: 1.etik 4.era. | 46,87 | 468,7 |
Musika tresnak: 5.etik 8.era. | 59,13 | 591,3 |
Musika tresnak, helduak (banakako eskolak) | 68,38 | 683,8 |
Musika tresnak, helduak (taldekako eskolak) | 34,19 | 341,9 |
Taldeendako kuota bakarra | 100,42 | 100,42 |
(*) Piano osagarriaren irakasgaiak dagokion musika tresnaren tasaren %50eko kostua izanen du, kontuan hartuz ikaslea zein ikasturtetan matrikulatzen den. Asteko eskola-denbora gainerako instrumentuek baino laburragoa izanen da. |
Tarifen murriztapena
7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak araudi honetako 5. artikuluak jasotzen ditu eta honako murriztapen hauek izanen ditu:
–Familia ugarietako ikasleek %50 murriztapena izanen dute, Nafarroako familia ugarien 20/2003 Foru Legean eta hori garatzen duen 38/2010 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz. Familia ugariaren titulu eguneratua aurkeztu beharko da izena ematean.
–%33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten ikasleek %50eko murriztapena izanen dute, Irisgarritasun unibertsalari buruzko 12/2018 Foru Legean eta Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz. Desgaitasuna izatearen egiaztagiria aurkeztu beharko da izena ematean.
–Guraso bakarreko familietako ikasleek %50eko murriztapena izanen dute, Nafarroako Foru Komunitatean gurasoen egiaztapenari buruz 5/2019 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz. Aurkeztu beharko dira familia osoarendako emandako titulu kolektiboa eta zein ikaslerendako lortu nahi den kenkaria, bada ikasle horren banakako txartela.
I. ERANSKINA.–IKASKETEN EGITURA
ZIKLOA | MAILAK | | TALDEA | MUSIKA TRESNA | MUSIKA-HIZKUNTZA |
Banakakoa | Taldekoa |
MUSIKA ETA MUGIMENDUA | 1. | 3 | | | | 1 ordu / 1 saio |
2. | 4 |
3. | 5 |
4. | 6 |
HASTAPENA | 1. | 7 | Abesbatza (aukerakoa) 1 ordu | | | 2 ordu / 2 saio |
LEHENA | 1. | 8 | Abesbatza (aukerakoa) 1 ordu | 20 min | 30 min | 2 ordu / 2 saio |
2. | 9 | 20 min | 30 min |
BIGARRENA | 3. | 10 | Abesbatza (aukerakoa) 1 ordu | 25 min | 30 min | 2 ordu / 2 saio |
4. | 11 | Abesbatza (aukerakoa) 1 ordu Banda (aukerakoa) Orkestra (aukerakoa) Fanfarrea (aukerakoa) Konboak (aukerakoa) 1 ordu | 25 min | 30 min |
HIRUGARRENA | 5. | 12 | Abesbatza (aukerakoa) 1 ordu Banda-Orkestra Fanfarrea-Konboak 1 ordu | 35 min | 30 min/ 2-3 ikasle 40 min/ 4+ ikasle | 2 ordu / 2 saio (aukerakoa) |
6. | 13 | 35 min | 30 min/ 2-3 ikasle 40 min/ 4+ ikasle |
LAUGARRENA | 7. | 14 | Abesbatza (aukerakoa) 1 ordu Banda-Orkestra Fanfarrea-Konboak 1 ordu | 35 min | 30 min/ 2-3 ikasle 40 min/ 4-6 ikasle | 2 ordu / 2 saio (aukerakoa) |
8. | 15 | 35 min | 30 min/ 2-3 ikasle 40 min/ 4-6 ikasle |
HELDUAK | 1. maila | + 16 | Banda-Orkestra Fanfarrea-Konboak 1 ordu | 30 min edo 60 min 3-6 ikasle | 1 ordu / 1 saio (aukerakoa) |
2. maila |
3. maila |
4. maila |
Iragarkiaren kodea: L2410151