2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa funtsezkoa. Salmenta-makinen fabrikazioa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Espediente zenbakia: 568/2024.
Sustatzailea: JOFEMAR SA.
Jarduera: salmenta-makinen fabrikazioa.
Tokia: Martzillako errepidea 2 (10. poligonoa, 773. lurzatia).
Azkoienen, 2024ko uztailaren 9an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2410823