1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2687/2024 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez honako administrazioarekiko auzi-errekurtso honi dagokion administrazio espedientea igortzen baita: 274/2024 prozedura arruntean gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, María Asunción Arbillaga Gaztañaga andreak eta Ana Andueza Martínez de la Fuente andreak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan jarritakoa.
María Asunción Arbillaga Gaztañaga andreak eta Ana Andueza Martínez de la Fuente andreak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 138E/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez metatu eta ezetsi baitziren María Asunción Arbillaga Gaztañaga andreak eta Ana Andueza Martínez de la Fuente andreak jarritako gora jotzeko errekurtso bana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien 397 lanpostu gehienez salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiko merezimenduen balorazioko fasearen behin betiko emaitzen aurka aurkeztutakoak (deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. María Asunción Arbillaga Gaztañaga andreak eta Ana Andueza Martínez de la Fuente andreak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan jarri eta 274/2024 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea igortzea.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sala, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua eta María Asunción Arbillaga Gaztañaga andrea eta Ana Andueza Martínez de la Fuente andrea.
Iruñean, 2024ko uztailaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2410919