2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, San Anton kaleko 68ko eraikinean, eta proiektuak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda. Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko ekainaren 24an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 24-JUN-24 (16/EV).
Ikusirik San Anton kaleko 68ko jabeen erkidegoaren izenean Luis Latasa Assok aurkeztutako eskaera, Iruñeko San Anton kaleko 68ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko xedez ondasunak desjabetzeko plan berezia izapidetzeko, erkidego hori izanik desjabetzearen onuradun; ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa eta 2024ko ekainaren 18ko txosten tekniko-juridikoa; eta Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluarekin bat, ezartzen baitu proiektua plan berezi gisa izapidetu behar dela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz,
ERABAKI DA:
1. Hasiera batez onestea Iruñeko San Anton kaleko 68ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, bai eta proiektu horrek ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, horiek okupatzea edo erostea guztiz beharrezkotzat jotzen baita. Zerrenda hori agiri honen eranskinean ageri da.
2. Erabaki hau jakinaraztea titular ukituei eta interesdunei eta zerrenda jendaurrean jartzea Iruñeko Udalaren iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietan. Interesdunek hilabete izanen dute, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik edo dagozkion jakinarazpenak egiten direnetik zenbatuta, alegazioak aurkezteko ondasun horien okupazioaren edo haien gaineko xedapenen bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz.
UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
| OKUPAZIO IRAUNKORRAK / BEHIN BETIKOAK |
Finka | Titulartasuna | Kokalekua | Ukitutako azalera | Garaiera | Bolumena |
1. DETERMINAZIOA (Nor. 01A, 01B, 01C, 01D planoak) | 1. finka. Beheko solairuko lokala. Kota (-1,00 m) | 2381. finka. 2. Jabetza Erregistroa. 770. liburukia. 42. liburua. 45. folioa. Leticia Soto Mateo | 11. unitatea. 1. azpieremua. 826. lurzatia. 1. poligonoa. | 0,12 m² Okupatu beharreko azalera, pilare berria jartzeko | Lokaleko garaiera libre guztian (258 cm) | |
3,10 m² (pilarearen 0,12 m² deskontatu gabe). Sabaian okupatu beharreko azalera, igogailu-hobia eta egitura jartzeko | 38 cm-ko beheranzko irtengunearekin. Gutxienez 220 cm-ko pasabidea utzirik | 1,18 m³ |
2. DETERMINAZIOA (Nor. 02A, 02B, 02C, 02D planoak) | 2. finka. Solairuarteko lokala. Kota (+1,80 m) | 2383. finka. 2. Jabetza Erregistroa. 770. liburukia. 42. liburua. 45. folioa. Leticia Soto Mateo | 10. unitatea. 1. azpieremua. 826. lurzatia. 1. poligonoa. | 4,51 m² Okupatu beharreko azalera eraikia (3,55 m² azalera erabilgarri), igogailua instalatzeko | Lokaleko garaiera libre guztian (220 cm) | |
| OBRAK: ELEMENTUAK ALDATZEA ETA BIRJARTZEA |
Finka | Titulartasuna | Kokalekua | Ukitutako azalera | Garaiera | Bolumena |
1. DETERMINAZIOA (Nor. 01A, 01B, 01C, 01D planoak) | 1. finka. Beheko solairuko lokala. Kota (-1,00 m) | 2381. finka. 2. Jabetza Erregistroa. 770. liburukia. 42. liburua. 45. folioa. Leticia Soto Mateo | 11. unitatea. 1. azpieremua. 826. lurzatia. 1. poligonoa. | 1,27 m² Zimenduak jartzeko azalera. Zolata eta zoladura birjartzea | Lokalaren sestraren azpitik | |
2,58 m² Sabaian okupatu beharreko azalera, sabai aizuna jartzeko, instalazioak hortik igaro daitezen | 38 cm-ko beheranzko irtengunearekin. Gutxienez 220 cm-ko pasabidea utzirik | 0,98 m³ |
1. DETERMINAZIOA (Nor. 01A, 01B, 01C, 01D planoak) | 1. finka. Beheko solairuko lokala. Kota (-1,00 m) | 2381. finka. 2. Jabetza Erregistroa. 770. liburukia. 42. liburua. 45. folioa. Leticia Soto Mateo | 11. unitatea. 1. azpieremua. 826. lurzatia. 1. poligonoa. | 0,07 m² Trenkada ordezteko azalera | Lokaleko garaiera libre guztian (258 cm) | |
| OBRAK: ELEMENTUEN ITXIERA |
Finka | Titulartasuna | Kokalekua | Ukitutako elementua | Denbora |
3. DETERMINAZIOA (Nor. 02A, 02B, 02C, 02D planoak) | 2. finka. Solairuarteko lokala. Kota (+1,80 m) | 2383. finka. 2. Jabetza Erregistroa. 770. liburukia. 42. liburua. 45. folioa. Leticia Soto Mateo | 10. unitatea. 1. azpieremua. 826. lurzatia. 1. poligonoa. | Elementu komunekiko komunikazioa, igarotzeko atea kendurik eta zortasuna eraturik. 2. Jabetza Erregistroa | Mugagabea |
| ALDI BATERAKO OKUPAZIOAK |
Finka | Titulartasuna | Kokalekua | Ukitutako azalera | Denbora |
4. DETERMINAZIOA (Nor. 01B planoa) | 1. finka. Beheko solairuko lokala. Kota (-1,00 m) | 2381. finka. 2. Jabetza Erregistroa. 770. liburukia. 42. liburua. 45. folioa. Leticia Soto Mateo | 11. unitatea. 1. azpieremua. 826. lurzatia. 1. poligonoa. | Finka osoa | 8 aste |
4. DETERMINAZIOA (Nor. 01B planoa) | 2. finka. Solairuarteko lokala. Kota (+1,80 m) | 2383. finka. 2. Jabetza Erregistroa. 770. liburukia. 42. liburua. 45. folioa. Leticia Soto Mateo | 10. unitatea. 1. azpieremua. 826. lurzatia. 1. poligonoa. | Finka osoa | 8 aste |
Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.
Iruñean, 2024ko uztailaren 4an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2410667