2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Jarduera-lizentzia ematea. Bilgarriak fabrikatzea
Bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta hura garatzeko onetsitako Erregelamendua (onetsi zen 26/2022 Foru Dekretuaren bidez), aditzera ematen da jarduerarako lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena:
Lizentzia eman den eguna: 2024ko uztailaren 5a.
Sustatzailea: Agil Packaging System SL.
Jarduera: bilgarriak fabrikatzea.
Tokia: Orkoiengo Comarca I industrialdearen zabalgunea, M kalea, 14. zenbakia (1. poligonoko 1076. lurzatia).
Orkoienen, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2410739