2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Aldaketa, Udalaren zentro zibikoko ekitaldi aretoa eta erabilera anitzeko gelak erabiltzeko erregelamenduan. Behin betiko onespena
Orkoiengo Udalak, 2024ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea, Orkoiengo udal zentro zibikoko ekitaldi aretoa eta erabilera anitzeko gelak erabiltzeko erregelamenduan.
Hasierako onespen hori 2024ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an.
Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da Orkoiengo udal zentro zibikoko ekitaldi aretoa eta erabilera anitzeko gelak erabiltzeko erregelamendua; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).
Orkoienen, 2024ko ekainaren 27an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
ONETSITAKO ALDAKETA
Xedapen gehigarria. Udal-zerbitzuen beharrak direla-eta, zentro zibiko honetako erabilera anitzeko geletan egin ohi diren jarduerak birkokatu behar diren kasuetan, birkokapeneko lokaletan fidantza eta erabilera tarifa berberak aplikatuko dira; honako hauek, alegia;
| | TASAK ETA TARIFAK | FIDANTZA |
1 ordu | Lanaldi erdia (gehienez ere 4 ordu) | Lanaldi osoa (gehienez ere 8 ordu) |
1. tarifa | 7 euro | 28 euro | 50 euro | 0 euro |
2. tarifa | 24 euro | 96 euro | 180 euro | 30 euro |
3. tarifa | 35 euro | 140 euro | 230 euro | 30 euro |
1. tarifa.–Orkoiengo elkarte eta taldeeak.
2. tarifa.–Orkoiendik kanpoko irabazi asmorik gabeko elkarteak eta Orkoiengo norbanakoak, enpresak eta ezaugarri bereko erakundeak.
3. tarifa.–Orkoiendik kanpoko norbanakoak, enpresak eta erakundeak.
Iragarkiaren kodea: L2410310