2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURUZABAL
Udal ordenantza, suteak prebenitzeari buruzkoa. Hasierako onespena
Muruzabalgo Udalak, 2024ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Muruzabalen suteak prebenitzeari buruzko udal ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, aurretik iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aipatu epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.
Muruzabalen, 2024ko uztailaren 8an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L2410783