2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
2024rako tasak eta zerga-tasak
Lapoblación-Meanoko Udalak, 2024ko apirilaren 17an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, onestea Lapoblación-Meanoko Udalaren 2024ko ekitaldirako tasen eta zerga-tasen zerrenda.
Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean. Tasak iragarki-taulan egon dira jendaurrean, eta haien aurkako alegaziorik egin ez denez, argitaratu egiten dira, behin betiko onets daitezen eta indarrean jar daitezen.
–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,24.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15ekoa, alegia.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,2ko udal indizea.
Tasei dagokienez, alkateak azaldu du uraren tasak igo egin behar direla, egungoekin gastuak ez direlako estaltzen, aurreko urteetako kontuen likidazioetan egiaztatzen den bezala. Gaia eztabaidatu ondoren,
ERABAKI DA:
–Uraren tasa. Tarifak:
- Tasa, hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik: urtean 56 euro (28 euro sei hiletik behin, kontagailuaren tasa gisa).
- Etxeetan erabiltzeko hornidura: 0,80 euro, kontsumitutako metro kubiko bakoitza.
- Abeltzaintzarako horniduragatik (azienda ustiategiak barne), kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,62 euro.
- Lapoblación-Meanoko udal-mugartean diren iturburuetako soberako uraren aprobetxamendua: 0,25 euro, kontsumitutako metro kubiko bakoitza.
- Industrian edo ureztapenean erabiltzeagatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,80 euro.
- Saneamenduko kanona: NILSAk 2024ko ekitaldirako onesten dituen tarifak.
–Belarren urteko kanona:
- 1,80 euro udalerrian benetan bazkatzen den ardi eta ahuntz aziendako buru bakoitzeko.
- 12 euro udalerrian benetan bazkatzen den behi eta zaldi aziendako buru bakoitzeko.
- Agiriak eta hirigintzako, ingurumeneko eta jarduera sailkatuetako txostenak egiteko tasa: agiriak eta hirigintza-txostenak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren arabera (2012ko urriaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Lapoblación-Meanon, 2024ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Ernesto Apiñaniz Remírez.
Iragarkiaren kodea: L2410843