154. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2547/2024 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 15ean emandako 1415/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2024ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 20an emandako 2181/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.

Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da zerrenda.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2024ko ekainaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–ERREPIDEETAKO ZAINTZAILEEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

ELIZALDE ALFONSO, JAVIER EMILIO

LACUNZA LACUNZA, GREGORIO

MARTÍNEZ OSÉS, IGNACIO

MUÑOZ GUTIÉRREZ, LUIS

ROMERO PANIZO, JOSÉ FERNANDO

–Baztertuak:

  • Deialdiko 3.5 atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

VEGA ÁLVAREZ, MARÍA MAR

  • Deialdiko 3.1 atalean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik:

OCAÑA TADEO, ERIKA

Iragarkiaren kodea: F2410465