2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRAGIKO KONTZEJUA
Ehiza barrutia enkantean
Iragiko eta Egozkueko Kontzejuek, 2024ko uztailaren 3an egin bilkuran, erabaki zuten gutun azal itxien bidezko enkante publikoa egitea, NA-10545 ehiza-barrutia errentan emateko. Barruti hori Iragiko Kontzejuaren eta Egozkueko Kontzejuaren mugapeek osatzen dute.
Iraupena: 5 denboraldi.
Enkante hori eta horren ondoriozko adjudikazioa ehiza-barrutiko planaren behin betiko onespenaren menpe daude.
Baldintza-agiria Iragiko eta Egozkueko kontzeju-etxeetan kontsulta daiteke.
Enkantea lehen larunbateko hamabietan eginen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun naturaleko epean. Proposamenak horren ondotik irekiko dira.
Iragin, 2024ko uztailaren 3an.–Kontzejuko burua, Aitziber Iribarren Linzoain.
Iragarkiaren kodea: L2410747