154. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Kafetegi-izozkitegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena–).

Jarduera sailkatuak: IBEHFLren 4C eranskina.

Espediente zenbakia: 01/2024.

Sustatzailea: Dinkova Bankova Martina eta Yordanov Hristov Milen.

Jarduera: kafetegi-izozkitegia.

Tokia: 9. poligonoko 255. lurzatia, kale Nagusia 5, behea.

Fustiñanan, 2024ko ekainaren 27an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2410353