154. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduera-lizentzia ematea. Biltegiratze, konponketa eta prestakuntza zentroa

Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 53.3 artikuluan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:

Lizentzia eman den eguna: 2024ko ekainaren 17a.

Titularra: Sungrow Ibérica SAU.

Jarduera: biltegiratze, konponketa eta prestakuntza zentroa.

Tokia: Aratzuriko 2. poligonoko 724. lurzatia, Aratzuri-Orkoien industrialdeko B kalea, 8. zenbakia.

Oltza zendean, 2024ko ekainaren 20an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2409996