154. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Zaratak arautzen dituen udal ordenantza eta Udalaren jabetzako edozein makina, elementu edo gailu erabiliz zerbitzuak ematea edo horiek partikularrek erabiltzea arautzen duen erregelamendua. Hasierako onespena

Cabredoko Udalak, 2024ko ekainaren 26an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Zaratak arautzen dituen udal ordenantza eta Udalaren jabetzako edozein makina, elementu edo gailu erabiliz zerbitzuak ematea edo horiek partikularrek erabiltzea arautzen duen erregelamendua.

Onetsitako arauak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, arauak behin betiko onetsi eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cabredon, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Gorka Sancho Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2410785