2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1594. eta 1595. lurzatiak elkartzearen ondoriozko lurzatian. Jendaurrean jartzea
Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko uztailaren 4an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, Burlatako 1. poligonoko 1594. eta 1595. lurzatiak elkartzearen ondoriozko lurzatian lerrokadura eta altuera berriak ezartzeko. Aldaketaren sustatzailea Centros de Formación Social SA da.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Burlatan, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2410715