154. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Udal honek, 2024ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea Buñuelgo Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza.

Hura jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ordenantzaren testu osoa ikus daiteke Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan (bunuel.es) eta ediktuen taulan.

Buñuelen, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2410840