2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
Finkak normalizatzeko proiektua, Olkozko S1 sektoreko 15., 16. eta 17. lurzatietan (lurzati horiek bat datoz 3. poligonoko 369., 370., 371., 383. eta 391. katastro-lurzatiekin). Behin betiko onespena
2024ko maiatzaren 17ko alkatearen ebazpen bidez, hasiera batez onetsi zen Olkozko S1 sektoreko 15., 16. eta 17. lurzatietan eta 7. eta 8. espazio libre publikoetan finkak normalizatzeko proiektua, Peralta Ayesa Arquitectos enpresak idatzitakoa eta Inversiones Polandrius SL enpresak sustatutakoa (IFKa: B71301931). Proiektuaren xedea da udal plana aldatzean ezarritako muga berriak normalizatzea, 3. poligonoko 369., 370., 371., 383. eta 391. katastro-lurzatiei eragiten baitie.
Espedientea jendaurrean jarri zen hogei eguneko epean, iragarkia 2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ekoan, argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horrez gain, udalaren iragarki-taulan eta udal egoitza elektronikoan argitaratu zen eta jendaurrean egon da maiatzaren 30etik ekainaren 27ra bitarte, eta interesdunei banakako deia egin zitzaien entzutea egiteko. Horren guztiaren ondoren, inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Alkatetzaren 2024ko ekainaren 28ko ebazpen baten bidez, erabaki zen behin betiko onestea aipatu finkak normalizatzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ebazpena interesdunei jakinaraztea.
Biurrun-Olkotzen, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2410403