2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin, Udal honen 2024ko plantilla organikoa aldatzeko espedientearen jendaurreko epea iragan denez, iragarkia argitaratu baitzen 2024ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 28an, eta Udalaren iragarki-taulan, eta inork ez duenez aurkeztu alegaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hona hemen aldaketa:
Lanpostu hau amortizatuko da:
7. lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea, ikastetxe publikoko eskolazainaren eginkizunekin. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20,35.
Lanpostu hau sortuko da:
7. lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (2. mailako behargin ofiziala). Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20,35.
Argitara ematen da, denek jakin dezaten.
Artaxoan, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2410768