2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 7. poligonoko 603., 613. eta 621. lurzatietan. Hasierako onespena
Artaxoako Udalak, 2024ko ekainaren 6an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat hasiera batez onestea. Plan hori Artaxoako 7. poligonoko 603., 613. eta 621. lurzatien lerrokadurak aldatzeko da, eta eraikinen fatxadetan kanpo isolamendu termikoko sistema bat (SATE) jartzean datza. Planaren sustatzaileak dira Adolfo Vélez Ganuza, Ana Carmen Vélez Ganuza eta Angel María Arambillet Ganuza, eta haren aplikazioa Los Alecos, Zumadia, Las Piscinas, Acabelarra eta La Alameda kaleek mugatutako bi etxadiek osatutako eremura hedatuko da.
Jarraikiz ezarritakoari uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten du), espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hura azter dadin eta egoki jotzen diren erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Artaxoan, 2024ko uztailaren 2an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2410538