2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Jarduera-lizentziaren eskaera. Jarduera gastronomikoa (aisia eta topalekua)
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: PEÑA VERCOAR.
Jarduera: jarduera gastronomikoa (aisia eta topalekua).
Tokia: Procesiones kalea 9, Arguedas.
Arguedasen, 2024ko ekainaren 26an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2410156