154. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Ordenantza, herri-lurrak arautzen dituena. Hasierako onespena

Udal honek, 2024ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea Ablitasko Udalaren herri-lurrak arautzen dituen ordenantza.

Hura jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Haren testu osoa kontsulta daiteke egoitza elektronikoan (https://ablitas.sedelectronica.es/info.0)eta Ablitasko Udalaren ediktu-taulan.

Ablitasen, 2024ko uztailaren 9an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2410830