154. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LODOSA

2024ko lan publikoaren eskaintza

Lodosako Udaleko alkateak, 2024ko uztailaren 1ean, ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik, udal-aurrekontuarekin batera, udal honen 2024ko plantilla organikoa onetsi zela, eta osorik argitaratu zela 2024ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13koan.

Ikusirik plantilla organiko horretan badirela lanpostu hutsak, eta horiek betetzea ezinbestekotzat jotzen dela ekitaldi honetan, udal zerbitzuek behar bezala funtziona dezaten.

Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazten dut:

Lehenengoa.–Onestea udal honen 2024ko lan publikoaren eskaintza. Honako lanpostu hauek ditu:

KODEA

MAILA

IZENA

26

C

ALBIENTEA-UDALTZAINA

27

C

ALBIENTEA-UDALTZAINA

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea iragarki-taulan, Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako lanpostuetarako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Lodosan, 2024ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2410487